Salbamendu-baltsa
Salbamendu-baltsa[1] edo larrialdiko txalupa itsasoan, arazoak gertatuez gero, bidaiarien bizitzak babesteko erabiltzen den txalupa da. Hau zurrun edo puzgarria izan daiteke. Txalupa hauek portuetan egon daitezke, beharrezkoak direnean erabiltzeko, edo itsasontzietan eramanak.
Historia
Lehen larrialdiko txalupa Tyne ibaian probatu zen, 1790eko urtarrilaren 29an. Asmatzailea zein izan zen ez dago garbi zeren eta William Wouldhave zein Henry Greathead eta Lionel Lukin haiek izan zirela esan baitzuten. Oso salbamendu-baltsa zaharra ezagutzen da, 1821eko, Landguard Fort Lifeboat izenekoa, Richard Hall Gower-ek diseinatuta.[2]
Mota desberdinak
Txalupa hauek hiru motetan sailka daitezke:
- Txalupa irekiak, arruntenak
- Txalupa itxiak
- Erorketa libreko txalupak, popan kokatuta egoten dira, itsasontzi handietan (petrolio ontziak eta produktu kimikoak garraiatzen dituztenak). Erabat itxita, 45 °-ra dagoen horizontalarekin amaituta, segurtasunez ebakuatzeko aukera ematen dute, baita petrolio erretzez estalitako itsasoak ere izanda, txalupa azkar urruntzen delarik. Tripulazioko kide bakoitza ontziko eserleku batean eserita dago, atzerantz begira eta guztiak segurtasun-arnesarekin hornituta daude. Bideo sekuentzian ageri den bezala, tripulazioak, uretan azkar sartzearen ondorioz, lesioak izateko arriskua du.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]
- https://todayinsci.com/L/Lukin_Lionel/LukinLionel-HistoryLifeBoat.htm
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.