Salatxo etxea
Salatxo etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, San Nikolas kaleko, 19. zenbakian. San Nikolas eliza eta Kolon Txiki etxearen alboan dago.
Salatxo etxea | |
---|---|
Salatxo etxea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°17′N 2°08′W |
Arkitektura | |
Etxe ikusgarria da, portu zaharrekoen artean zaharrenetakoa. XV-XVI. mendekoa. San Nikolas kaletik Aritzaga kalera doan pasabide eder bat du. Erdian, arkupetan, eskailera bat dago. Arkuetako txikiena erdi puntukoa eta eskartzatua da, goikoak arbotantea egiten du.
Silarrizko fatxada du. Antzinako ate dobeladuna, 95 cm luze, pixka bat puntaduna, leiho bihurtu zuten eta haren ordez, beste ate estuagoa jarri.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.