Saladin probintzia
Saladin probintzia (arabieraz: صلاح الدين, Ṣalāḥ ad-Dīn) Irakeko gobernazioetariko bat da. 24.751 km²-ko azalera dauka, eta 2003. urtean 1.146.500 biztanle inguru zeuden. Probintziako hiriburua Tikrit den arren, hiri handiagoa den Samarra ere lurraldean dago.
Saladin probintzia | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
ISO 3166-2 | IQ-SD |
Hiriburua | Tikrit |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°27′N 43°35′E |
![]() | |
Azalera | 26.000 km² |
Mugakideak | Anbar probintzia |
Demografia | |
Biztanleria | 1.337.786 (2009) |
Dentsitatea | 51,45 bizt/km² |
Probintziaren izena XII. mendeko heroi Saladin-engatik dator, bertako hiriburuan jaio zelako. Probintzia honetan jaio zen Sadam Hussein ere.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.