Sakura

Sakura (japonieraz: 桜 o さくら) Japonian, zenbait gereziondoen (eta batez ere japoniar gereziondoaren) loreei ematen zaien izena da.[1] Sakura, Prunus generoko hiru landare espezieri ere deitzen zaie. Udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, hanami (japonieraz: 花見) jaialdia egiten da bere omenez, bertako lorerik esanguratsuena baita, ez ofiziala, baina. Jaialdi honetan, senideak eta lagunak, gereziondoak dauden parkeetan biltzen dira, zuhaitz hauen itzalpean, eta, piknik bat bezala, jakiak banatzen dituzte, loreen agerpena ospatzen duten bitartean.

Fukushimako sakurak

Urtean zehar, gereziondoak, soilik hosto berdeekin estaliak egoten dira, eta, neguan, hosto horiek galtzen dituzte, baina, udaberriaren hasiera aldean, loratu egiten dira, parkeak, euren laino arrosa itxurarekin apainduz.

Ikus, gainera

  • Kenrokueneko Kikuzakura (japonieraz: 兼六園菊桜)

, soilik Kenroku-en parkean dagoen sakura mota da.

Irudiak

Erreferentziak

  1. Webster's Third New International Dictionary, Unabridged. (2002). Sakura. Merriam-Webster.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.