Sakris Kupila

Sakris Kupila (Humppila, 1996ko apirilaren 14a) finlandiar medikuntzako ikasle eta trans aktibista da. 2019 eta 2020 artean Seta LGBT erakundeko presidentea izan zen[1].

Sakris Kupila
Bizitza
JaiotzaHumppila, 1996ko apirilaren 14a (27 urte)
Herrialdea Finlandia
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Bizitza

Jaiotzez emakumezko generoa esleitu zioten baina umetatik genero disforia sentitu zuen. Hemeretzi urte zituela, emakumezkotik gizonezkorako sexua berresleitzeko prozesu juridikoa hasi zuen. Horretarako baldintza gisa, lehenik transexualitatearen diagnostiko psikiatrikoa jaso behar izan zuen, egoera hau buruko gaitz batekin parekatzen duena[2].

Horrez gain, Finlandiak esterilizazioaren legezko betekizuna zuen sexua berresleitzeko. Kupilak horri uko egin zion, eta genero juridikoaren aldaketa ukatu zioten. Horren harira, nazioarteko kanpaina bat hasi zuen Amnistia Internazionalak Finlandiako legea alda zezaten pertsona transen eskubideak urratzeagatik. Hori bere giza eskubide orokorren partetzat hartzen du[3][4].

Kanpaina 2017ko abuztuan amaitu zen, Finlandiako gobernuak genero trantsizioei buruzko legea ez aldatzea erabaki zuenean[5][6].

Sakris Kupila Jaana Tiirirekin ezkonduta dago, pertsona desgaituen eskubideen aldeko aktibista dena. Finlandiako legearen arabera, haien ezkontza sexu bereko pertsonen arteko ezkontzatzat hartzen da. Helsinkin bizi dira, non Kupilak medikuntza ikasketak egiten ari da Helsinkiko Unibertsitatean[7].

2018ko azaroan, Kupila hautatu zuten Seta LGBT erakundeko presidente gisa 2019-2020 urterako[1]. Medikuntzako ikasle gisa, Kupila etorkizuneko medikuak trebatzen ditu pertsona transgeneroekin modu zentzuzko batean komunikatzeko lan egiteko[7][8].

2019an Finlandiako eragin handieneko hamar medikuen artean sailkatu zen[9].

Erreferentziak

  1. (Finlandieraz) «Setan uusi puheenjohtaja on Sakris Kupila» Seta 2018-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  2. (Ingelesez) «Bill to change Finland's transgender sterilization requirement comes up short» Yle 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  3. (Ingelesez) «Stop Finland discriminating against transgender people» Amnesty International jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-02-24) (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  4. (Ingelesez) «Sakris Kupila. Denied legal gender recognition» Amnesty International (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  5. (Ingelesez) «Finland must protect trans rights» Amnesty international (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  6. (Ingelesez) «Life In Limbo: How Finland Is Failing On Gender Identity Rights» News Now Finland 2018-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-12-18) (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  7. (Suedieraz) Wegelius, Maria. «De säger att vi är psykiatriskt rubbade» Yle 2018-12-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  8. (Finlandieraz) Skytén, Emmi. «Sakris Kupila kouluttaa lääkäreitä kohtaamaan transihmisiä» Helsingin yliopist 2019-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  9. (Finlandieraz) «Koko lista on nyt julki! – Katso täältä kaikki terveysalan sata vaikuttajaa vuodelta 2019» Mediuutiset 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.