Saka (Deba)
Saka baserria, Perlakua, Perlakua-Saka edo Arriolaperla izenez ere ezaguna[1], Debako Arriola baserri-auzoko etxalde bat da. Zezenketatarako ganadutegi baten jatorria ere bada, Marqués de Saka izenez ezaguna gaztelaniaz, euskaraz Lasturko zezenak (Lastur, izatez, Arriolatik gertu dagoen beste auzo bat izanik). Turismorako landetxea ere bada etxea 2021. urtean.
- Artikulu hau Debako baserri eta ganadutegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saka (argipena)».
Saka (Deba) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Arriola (Deba) |
Koordenatuak | 43°17′03″N 2°21′12″W |
Kontaktua | |
Helbidea | Arriola auzoa, 4, Deba 20820 (Gipuzkoa) |
Gutxienik 1897. urtetik ezaguna da Saka zezenketa eta ganadu-ikuskizunetarako (sokamuturrak eta) ganadua hazten duen ganadutegia delako. Nafar kastako ganadua hazten dute bertan[2].
Erreferentziak
- «Arriola Auzoa » Deba » Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- (Gaztelaniaz) «PERLAKUA - SAKA Agroturismo restaurante pais vasco - GANADERIA BRAVA» www.sakabaserria.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.