Saioa Villanueva
Saioa Villanueva Zarandona (Sopela, Bizkaia, 1981eko urtarrilaren 3a) Bizkaiko politikari abertzalea eta maistra da. Sopelako alkatea izan zen 2011ko ekainaren 11tik 2015eko ekainaren 14ra.[1]
Saioa Villanueva | |||
---|---|---|---|
2011ko ekainaren 11 - 2015eko ekainaren 14a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sopela, 1981eko urtarrilaren 3a (43 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | irakaslea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Bildu |
Villanuevak ekainaren 11n bere alderdiko 7 zinegotzien babesa jaso zuen alkate izateko, Bilduko hautagaitza bozkatuena izan zen 2011ko udal hauteskundeetan. Gainontzeko zinegotziek (PNV eta PSE-EE) zegozkien hautagaien alde bozkatu zuten PPko zinegotzi bakarrak izan ezik, EAJren hautagaia saiatu zen Bilduri alkatetza kentzen, baina Villanuevak, hauteskundeetan bozkatuena izanik, bere gobernu taldea eratzea lortu zuen.[2][3]
Legealdi horretan eta Saioa Villanuevaren agindupean, Sopelako Udala Bizkaian Bilduk gobernatzen zuen erakunde garrantzitsuena bihurtu zen.
Saioa Villanueva EH Bilduko alkateak 44.181 euro irabazten zituen urtean, koalizio abertzaleak goi-karguen laurden bateko beherapena onartu ostean. Hurrengo alkatea izan zenak EAJko Gontzal Hermosillak bere soldata %15,43ean igo zuen.[4]
Sopelako Udalak 2013an lortu zuen aurretik pilatuta zeukan zor guztia kitatzea (1,3 milioi euro), eta 2013tik hasi zen aurrekontutik 438.000 euro bideratzen n inbertsioak egiteko.[5]
EAJ eta EHBilduren babesarekin, "Sopelana" izena baztertu eta udalerriari ofizialki "Sopela" deitzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek 2013an.[6] Lehenago onartu zuten izen berria Euskaltzaindiak eta udalbatzak ere.[7]
Erreferentziak
- «Saioa Villanueva: "Herri olatua indartsuago eginez" -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- «Uribe Kostak ezker abertzaleko alkate bat izango du historian lehenbiziz -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- «Saioa Villanueva izango da Bildu koalizioko Sopelako zerrendaburua -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- «Konfiantzazko aholkularia kendu egin dutela erantzun du Sopelako alkateak - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- «Iazko kontuen likidazioak Sopelako Udalak pilatutako zor guztiak kitatzea ahalbidetuko du -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- «"Sopela" izena ofizialki onartu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- «Saioa Villanueva: "Egun historikoa" -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).