Saio geruza
Saio geruzak aurkezpen geruzako entitateen arteko elkarrizketak antolatzea, sinkronizatzea eta datu-transferentzia gardena kudeatzea ditu helburu. Sarearen eta erabiltzailearen arteko bitartekoa da. Igorlea eta hartzaileren artean lan-saioa abiatzen du (login). Aplikazio informatikoen arteko komunikazioa (elkarrizketa) kontrolatzen du. Maila honek baliabide konpartitutako baten konexioa kudeatzen du. Adib: MAP edo NET USE aginduak egiten ditugunean.
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Zerbitzuak
Saio-mailak komunikaziorako ezinbestekoak diren zerbitzuak eskaintzen dizkio aurkezpen geruzari:
- Igorlea eta hartzailearen arteko saioaren ezarpenaren kontrola
- Konkurrentzia kontrola (komunikazio bik ez egitea eragiketa kritiko bat une berean)
- Kontrol-puntuak mantendu. Komunikazioa eteten denean, berrezarpena puntu berean emateko, hasieratik berriro hastea baino.
Saio-geruzaren zerbitzuak bi taldetan sailka ditzakegu:
- Saioak administratzeko zerbitzuak. Entitate bi batzen dituzte erlazio baterako (login), eta gero banatu egiten dituzte (logoff).
- Saioko elkarrizketa-zerbitzuak. Datu-transferentzia kontrolatzen dute, datu-transferentziaren noranzkoa nolakoa izango den zehazten dute ere (adib: erdi-duplexa - half duplex - / erabateko duplexa -full duplex-)
Laburbilduz geruza honen eginkizunak:
- Informazioaren fluxua kontrolatu (adib: erdi-duplexa / erabateko duplexa )
- Atazen arteko datuen elkar trukaketa kudeatu
- Elkarrizketa kontrolatu: nor, noiz, iraupena, aldi berean bi noranzko (full-duplex) edo aldi bakoitzeko noranzko izan ditzake (half duplex)
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.
- Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed 2003), Prentice Hall.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.