Saio-hodi
Saio-hodia kimikako laborategian erabilzen den beirazko materiala da. Alde bat irekita eta bestea itxita eta biribildua du, laborategian likido lagin txikiak edukitzeko erabiltzen da eta zenbaitetan estalkia ere izaten du. Maila baxuko erreakzio kimikoak egiteko ere erabil daiteke. Espezifikokiko likidoak irakiteko erabiltzen den saio-hodiari, irakite saio-hodia esaten zaio.
Altuera eta zabalera desberdinetako saio-hodiak aurki daitezke, normalean 10-20 mm-tako zabalera eta 50-200 mm-tako luzera izaten dute ordea. Saio-hodiaren goiko zatiak, likidoen isurketa errazteko, erretako ertzaren itxura du. Saio-hodi batzuk beira esmerilatuko estalkietara egokituta egoten dira. Gainera, batzuetan goiko zatian esmalte txuria izaten du etiketatua izateko.
Saio-hodiak erabiltzen ez direnean, saio-hodien saretxoan uzten dira eta beren garbiketarako eskuila erabiltzen da.
Erabilera
Saio-hodiak asko erabiltzen dituzte kimikariek produktu kimiko solido edo likidoen kantitate txikiak mantendu, nahastu edo berotzeko,batez ere esperimentu eta entsegu kulitatiboetan. Bere ipurdi biribil eta ertz zuzenek, likidoak isurtzean masaren galera minimizatzen dute, garbitzeko errazagoak egiten dituzte eta edukiaren jarraipen praktikoa baimentzen dute. Bere lepo luze eta estuak aldiz, ingurunera lurrin eta gasen hedapena ekiditen du.
Biologian organismo bizien ereitea eta manipulaziorako ereitea hodi bezala erabiltzen dira sarritan saio-hodiak. Auzitegi medikuntzan odol edo beste likido batzuk jasotzeko ere bai.
Fabrikazioa
Kimikako saio-hodiak beirazkoak izan ohi dira bero eta substantzia kimiko erregarrien aurrean erresistentzia hobea eta iraupen luzea izan dezaten. Zenbait saio-hodi Bunsen metxeroaren gainean jar daitezke zuzenean.
Biologian erabiltzen diren saio-hodiak, plastiko gardenez eginak izaten dira.
Sinbolismo kulturala
Saio-hodiak Erlenmeyer matrazeekin batera, zientzia eta saiakuntza zientifikoaren sinbolo gisa hartzen dira orokorrean.
Kanpo estekak