Sainte-Geneviève liburutegia
Sainte-Geneviève liburutegia (frantsesez: Bibliothèque Sainte-Geneviève) Parisko Latin auzoan dagoen liburutegi ezaguna da, 5. barrutian.
Sainte-Geneviève liburutegia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 5. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Sorbonne |
Koordenatuak | 48°50′49″N 2°20′45″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1851ko otsailaren 2a |
Mérimée ID | PA00088394 |
Webgune ofiziala | |
Historia
St Genevieve abadia izan zen tokian kokaturik dago eta hark XII eta XIII mendean pilaturiko bildumak jaso zituen. Gaur egun bi miloi dokumentu inguru dauzka.
XVII mendean gainbehera iritsi zitzaion eta bertako dokumentu ugari paperaren prezioan saldu ziren. Hurrengo mendean agiri horiek berreskuratzen saiatu ziren hiriko merkatuetan.
1838 eta 1850 artean gaur egungo eraikina diseinatu eta altxatu zen Henri Labrouste arkitektoaren gidaritzapean. Kanpoalde zurbila badu ere barnealdeko apaindura aberatsa eta ikusgarria da.
Iruditegia
- Sainte-Geneviève liburutegia.
- Sarrera aretoa.
- Irakurketa gela.
- Zuzendariaren bulegoa.
Informazio praktikoa
- Helbidea: Place du Panthéon, 75005
- Geltokiak:
- Cardinal Lemoine
- Luxembourg
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.