Saint Martin
Saint Martin edo Saint-Martin, Karibe itsasoan dagoen Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitatea da. 2007ko otsailaren 22an gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuen, Guadalupetik bananduta. Kolektibitatea San Martin uhartearen iparraldeko aldeak eta gertuko uhartetxoek osatzen dute. San Martin uhartearen hegoaldeko aldeak Sint Maarten du izena eta Holandarren Antilletako bat da.
Saint Martingo Kolektibitatea | |||
---|---|---|---|
Collectivité de Saint-Martin | |||
| |||
[[Fitxategi:|200px]] | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Marigot 18°4′0″N 63°5′5″W | ||
Azalera | 53,2 | ||
Punturik altuena | Pic Paradis (en) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | Sint Maarten | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Daniel Gibbs | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 32.358 (2020) −3.388 (2016) | ||
Dentsitatea | 608,23 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Bizi-itxaropena | 79,62195 (2016) | ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 2007ko otsailaren 21a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +590 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | MF | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | MAF | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 120 V. 60 Hz. 220 V. 60 Hz.Europlug (en) eta Schuko (en) | ||
Internet domeinua | .mf | ||
com-saint-martin.fr |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Saint Martin (argipena)»
Historia
Saint Martin uhartean karibeak eta arawakak bizi ziren. Frantziak uhartea okupatu zuen 1626 inguru, espainiarrak kanporatu eta 1648 Herbehereetako koroarekin ituna sinatu zuen uhartea banatzeko.
Erresuma Batuak XVIII. mendean eta XIX. mendeko hasieran uhartea okupatu zuen. Baina 1815eko Parisko itunari esker betirako Frantziar boterepean geratu zen. Horrela, Saint Martin Saint Barthelemyrekin batera Guadalupeko azpiprefektura bihurtu zen.
2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik independentzia bozkatu zuten eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuten.
Geografia
San Martin uhartea menditsua da oso, iparraldeko aldiaren mendixka nagusiak honako hauek dira: Paradis mendigaina (424 m), Careta mendia (401 m), Flagstaff (390 m), Frantzia mendia (387 m), Akordioetako mendia (322 m), Marigot mendixka (307 m) eta O'Reilly mendia. Mendien artean, haranak daude nagusiak Colombier (sakonena), Caréta, Grand-Fond, Moho, Petit-Fond, Jones-Gut eta Lotterie izaki eta ordokiak: Bellevue, La Savanne, Concordia edo Quartier d'Orléans.
Kolektibitaren barruan Tintamarre eta Pinel uhartetxoak ere daude eta penintsula txiki bi ditu: Bluffeko muturra eta Néttlé.
Herri nagusiak, Marigot hiriburuaz gain, Grand-Case, Rambaud, Colombier, Cul-de-sac eta Quartier d'Orléans dira.
Politika
Administratiboki, Saint Martin Frantziako commune zen Guadalupeko itsasoz haraindiko eskualdearen barruan, baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate independente bihurtu zen.
Saint Martin Europar Batasunaren barruan dago, hori dela eta, euroa da txanpon ofiziala (nahiz eta estatubatuar dolarra ere onartzen da).
Lurraldeko biltzarrerako (frantsesez: Conseil territorial) lehenengo hauteskundeak 2007ko uztailaren 15ean egin ziren eta Louis-Constant Fleming presidente bihurtu zen.
Demografia
Uhartearen frantziar aldeak 53,20 km² azalera du eta 2004ko urrian 33.102 biztanle zituen.
1885 | 1961 | 1967 | 1974 | 1982 | 1990 | 1999 | 2004 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
3.400 | 4.502 | 5.061 | 6.191 | 8.072 | 28.518 | 29.078 | 33.102 |
Frantziako errolda ofizialen arabera. |