Saint Ives
Saint Ives, ohikoena St Ives laburduraz, kornubieraz: Porth Ia, Ingalaterrako Kornualles konderriko ipar-mendebaldeko kostaldeko udalerri bat da, Penwith eremuan.
Saint Ives Porth Ia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Konderria | ![]() |
Postakodea | TR26 1/2/3xx |
OS grid kodea | SW518403 |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°13′N 5°29′W |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 11.226 (2011) |
Bestelako informazioa |

Penzance udalerriaren iparraldean eta Camborne udalerriaren mendebaldean kokaturik dago. Antzina, Saint Ivesko ekonomiaren eragilea arrantzaren industria zen. Sektore hau gainbeheran dagoenetik, sektoreen pisuak aldatu dira eta gaur egun Saint Ivesko ekonomia turismoan sostengatzen da. 1639an, Saint Ives, errege-gutunaren bidez Ingalaterran sartu zen.
Azkeneko erroldak 11.165 biztanleko kopurua ematen zuen (2001).
Historia
Kondairak dioenez, herriaren jatorria emakumezko irlandar saindu baten ailegatzearekin bat legoke, Santa Ia Kornuallesekoa, V. mendean. Saint Ives izena haren izenaren desitxuratze batetik letorke. Herriaren elizak sainduaren izena darama.
Eraikinak
Iruditegia
- Saint Iveseko 2009ko argazkia.
- Tren geltokia
- Portua eta sorospen ontzia
- Herriaren erdigunea portutik ikusita
- Erdiguneko kalexka eta zirrikituak
- Portua herritik ikusita
- Herriko eliza metodista
