Saint-Pol-de-Léon

Saint-Pol-de-Léon (bretainieraz: Kastell-Paol) Bretainiako Finistère departamenduko udalerri bat da, Bro Leon lurralde historikoaren hiriburua, ez ordea herri handiena.

Saint-Pol-de-Léon
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
AlkateaNicolas Floch (en) Itzuli
Izen ofizialaSaint-Pol-de-Léon
Mont-Frimaire
Port-Pol
Posta kodea29250
Geografia
Koordenatuak48°41′07″N 3°59′11″W
Map
Azalera23.43 km²
MugakideakPlouénan, Plougoulm, Roscoff eta Santec
Demografia
Biztanleria6.741 (2021eko urtarrilaren 1a)
−2 (2020)
alt_left 3.523 (%52,3) (%45,6) 3.073 alt_right
Dentsitatea287,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVechta eta Penarth
saintpoldeleon.bzh eta saintpoldeleon.fr

Etimologia

Bretainiako santu fundatzaileetako bat izan zen San Paulo Aureliarraren izena dauka, bai eta Bro Leon lurralde historikoaren izena ere. "San Paulo Léongoa" esan nahi du.

Historia

III. mendean erromatarren presentzia militarra izan zuela erakusten duten harresiak agertu dira. Idatzi zaharren arabera, harresi altuak zituen hiria izan bide zen. VI. mendean apezpikutza eratu zen. Ordutik aurrera erdigune erlijiosoa bihurtu zen eta XV. mendetik aurrera Bretainiako kulturaren erdigune garrantzitsua ere bai. Aurrez, 1346an, bretoien oinordekotza gerran borroka ezaguna izan zen bertan.

Frantziako Iraultzaren ondoren, apezpikutza galdu eta hiriaren gainbehera ekonomikoa etorri zen. Ordutik aurrera nekazaritzari lotu zitzaion Saint-Pol-de-Léon.

Ondasun nabarmenak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.