Saint-Mathieu lurmuturra
Saint-Mathieu lurmuturra (frantsesez Pointe Saint-Mathieu, bretainieraz Lok Mazé) Bretainiako Finistère departamentuko mendebalde muturreko kostaldean kokatzen den lurmutur bat da. Hain zuzen ere, Brest hiria eta Le Conquet udalerritik oso hurbil dago. Plougonvelin udalerriaren lursailetan kokatzen da, 20 metroko itsaslabarrez inguraturik.
Saint-Mathieu lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°19′48″N 4°46′24″W |
Kokapena | Q113646597 |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Finistère |
Frantziako udalerri | Plougonvelin |
Ur-gorputza | Itsaso Zeltikoa |
Bere balio historikoarengatik nabarmentzen da: bertan beneditar abadetxe baten hondakinak daude, bai eta Saint-Mathieu itsasargia ere, honek 37 metroko garaiera du eta bere argia 29 itsas miliatatik ikus daiteke, hauetaz gain, eroritakoen monumentua ere bertan kokatzen da. Bestalde, Bigarren Mundu Gerrako alemaniar bunkerrak ere badaude.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.