Saint-Martin ubidea
Saint-Martin ubidea (frantsesez: Canal Saint-Martin) Parisen dagoen 4,55 kilometroko (horietatik 2 lurpean) luzera duen kanala da. 10. eta 11. barrutiak zeharkatzen ditu. Jatorrian hiriburura edateko ura ekartzeko eraiki zuten. 1825ean inauguratu zuten. Bederatzi esklusa eta bi zubi birakariz osatua dago, bere erabateko desnibela 25 metrokoa da, eta 1993ko otsailean monumentu historiko izendatu zuten.[1]
Saint-Martin ubidea | |
---|---|
Canal Saint-Martin | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 10. barrutia |
Ur-masa | Seine basin (en) |
Koordenatuak | 48°50′50″N 2°22′00″E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntzaren hasiera | 1809 |
Foundation stone–laying ceremony | 1822ko maiatzaren 3a |
Inaugurazioa | 1825eko azaroaren 4a |
Inaugurazioa | 1825 |
Jabea | Parisko Udala |
Dimentsioak | 4,6 () km |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00125440 eta PA00125441 |
Historia
Antzinako Erregimenaren garaian, hiriburuko edateko uraren hornidura urria zen, eta, askotan, kalitate txarrekoa, putzuak eta akueduktuak egon arren. 1802an, Napoleon Bonaparteren gobernuak egoera hori konpondu eta Ourcq ibaiaren kanalizazio proiektu zaharrari berriro ekitea erabaki zuen. 23 urteko indusketen ondoren eta ardoaren gaineko zerga berri baten sorrerarekin finantzatua, kanala 1825ean jarri zuten martxan. Nabigaziorako saneamendu eta mekanizazioaren abantailez gain, Parisko latsarien jarduera sustatu zuen kanalak.[2]
XIX. mendean urrezko aroa izan ondoren, XX. mendearen erdialdera arte, hirira edateko ura ekartzeaz gain, bere nabigazioak salgaiak Pariseko bihotzeraino garraiatzea ahalbidetzen zuenean, 1960ko hamarkadatik aurrera trafikoa jaisten hasi zen, errepide bidezko garraioaren eta trenbidearen mesedetan. Horrek, pixkanaka, eraikuntza inguratzen zuten industria eta lantegien itxiera ekarri zuen. 1970eko hamarkadaren hasieran, kanala desagertzeko zorian egon zen, Parisko Udalak, bere tokian, lau erreiko hiri-autobia bat sortzeko asmoa zuen proiektu baten ondorioz. Ideia ezetsi egin zuten azkenean.
2000ko hamarkadatik aurrera funtzio turistiko bat betetzen hasi zen. Batzuetan, salgaiak garraiatzeko erabiltzen jarraitzen da. Urtean 363 egunez dago zabalik eta Pariseko biztanleek paseatzeko erabiltzen dute.[3]
Erreferentziak
- Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. PA00125440. .
- Caminade, Michèle. (2005). Linge, lessive, lavoir – une histoire de femmes. Paris: Éditions Christian ISBN 2-8649-6131-8..
- Michèle, Jolé. (2006ko urtarrila). «Le destin festif du canal Saint-Martin» Pouvoirs (116): 117-130. doi: ..