Saint-Maloko akuario handia
Saint-Maloko akuario handia (frantsesez: Grand aquarium Saint-Malo) Frantziako Saint-Malo hirian dagoen akuario bat da. 1996an inauguratu zuten, eta orain Compagnie des Alpes taldearena da, Frantzian eta Europan beste parke asko ere badituena. 600 espezie ordezkatzen dituzten 11.000 itsas animalia daude bertan. 4.000 metro koadro hartzen ditu, eta 2.500.000 litro ur ditu (akuariorik handiena, "Nautibus" erakarpena kenduta, 600.000 litro ditu). Urtero 360.000 pertsonak bisitatzen dute leku hau, Frantziako Bretainia eskualdeko bigarren toki turistiko bisitatuena bihurtuz.
Saint-Maloko akuario handia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Ille eta Vilaine |
Barruti | Saint-Maloko barrutia |
Frantziako udalerri | Saint-Malo |
Koordenatuak | 48°37′10″N 1°59′40″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1996 |
Webgune ofiziala | |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.