Saint-Maloko Saint Vincent katedrala
Saint-Maloko Saint Vincent katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Vincent-de-Saragosse de Saint-Malo) Bretainiako Saint-Malo hiriko katedral katolikoa da. Hueskako San Bizenteren katedrala da.
Saint Vincent katedrala | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Ille eta Vilaine |
Barruti | Saint-Maloko barrutia |
Frantziako udalerri | Saint-Malo |
Koordenatuak | 48°38′58″N 2°01′32″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1108 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Rennes (-Dol-Saint-Malo) (en) |
Izena | Bizente Zaragozakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Raymond Cornon (en) Pierre Prunet (en) Leonce Reynaud (en) Alfred-Louis Frangeul (en) Thomas Poussin (en) |
Estiloa | arkitektura erromanikoa Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00090798 eta IA00131082 |
Kontaktua | |
Helbidea | rue de la Blatrerie |
Webgune ofiziala | |
Historia
VII. mendeko eliza bat IX. mendean beste bat izan ziren tokian eraiki zen katedrala, Jean de Châtillon (1146-1163) Saint-Maloko apezpiku zela. XII mendekoak dira klaustroa, habeartea eta transeptua. XIII. mendean korua gehitu zitzaion eta dorrea 1422an bukatu zuten.
Hurrengo mendeetan atalak gehitu zitzaizkion eta gaur egungo aurrealdea 1722 eta 1773 artean egina da. Katedrala diozesi zabal baten egoitza zen baina 1801eko konkordatuak diozesiaren amaiera ekarri zuen eta lurrak Rennes, Saint-Brieuc eta Vanneseko apezpikuen esku gelditu ziren.
1944ko bonbardaketek Saint-Malo suntsitu egin zuten eta katedrala bera ere oso kaltetua gelditu zen. Berreraikitze lanak 1972 arte luzatu ziren. Raymond Cornon izan zen berrizte lanak aurrera eraman zituen arkitektua. Brontzezko aldare nagusia 1991eko abenduaren 8an sagaratu zen.
Tro Breizh
Bretainia sortu zuten zazpi santuen katedralak biltzen dituen erromes ibilbidea da. Santu hauek V. eta VI. mendeetan Armorika kristautu zuten monje zeltak izan ziren. Hauek dira zazpi hiriak eta santuak:
- Quimper (Saint Corentin)
- Saint-Pol-de-Léon (Saint Pol)
- Tréguier (Saint Tudwall)
- Saint-Brieuc (Saint Brioc)
- Saint-Malo (Saint Malo)
- Dol-de-Bretagne (Saint Samson)
- Vannes (Saint Pattern)
Iruditegia
- Katedrala.
- Katedrala.
- XII mendeko klaustroa.
- Aldare nagusia.
- Erroseta.