Saint-Louis ospitalea
Saint-Louis ospitalea (frantsesez: Hôpital Saint-Louis) Parisko 10. barrutiko Claude-Vellefaux etorbideko 1. zenbakian dagoen eritegia da. Assistance publique - Hôpitaux de Paris ospitale sistemaren barnean dago. Hurbilen duen metro geltokia Goncourt da.
Saint-Louis ospitalea | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Assistance Publique – Hôpitaux de Paris [[]] | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 10. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Hôpital-Saint-Louis |
Koordenatuak | 48°52′29″N 2°22′06″E |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00086494 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Erietxe hau XVI. mendearen hasieran eraiki zen, Henrike IV.a Frantziakoaren erregealdian. Izan ere 1562ko izurriteak 68.000 paristarren heriotza eragin zuen, biztanleri osoaren herena. Hiriaren erdialdean kokatutako Hôtel-Dieu ospitaleak horrenbeste eri artatzeko lekurik ez zuenez gero, 1607ko maiatzaren 19an Henrike IV.ak «hiriaren kanpoaldean, Saint-Denisen ondoan» beste eritegi bat eraikitzeko agindua eman zuen. Eraikuntza 1612an amaitu zen[1].
Informazio praktikoa
- Helbidea: 1 Avenue Claude Vellefaux, 75010
- Geltokia: Goncourt – hôpital Saint-Louis
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.