Sailkapen zientifiko
Sailkapen zientifikoa edo biologiako sailkapen zientifikoa biologian espezie eta organismoak sailkatzeko erabiltzen den sistema da. Lineok proposatu zuen metodoan oinarritzen da, baina ondoren Charles Darwinek egindako ekarpenekin hobetu, DNAren inguruko ikerketek eta analisi informatikoak berritu egin dute hau egiteko modua.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Sailkapen zientifiko (argipena)»
Lineo
Lineok Systema Naturae liburua argitaratu zuen 1735an. Bere sisteman natura osoa hiru zatitan banatua zegoen: mineralak, begetalak eta animaliak. Lineok lau sailkapen maila zehaztu zituen: klasea, ordena, generoa eta espeziea.
Hala ere bere ekarpenik famatuena gaur egun erabiltzen den sistema binomiala da, zeinetan espezie bakoitza Genero espezie moduan aipatzen den.
Garapena denboran
Lineoren klasifikazioaren geroztik Charles Darwinen arbaso komunaren ideia sartu zen sailkapenetan.
1960ko hamarkadan eskola kladistikoa sortu zen, taxoi bakoitza eboluzio-zuhaitz batean kokatuz. Taxoi bakoitzak arbaso komun bateko izaki guztiak jaso behar ditu eta hauei monofiletiko deitzen zaie. Talde batea kontrakoa gertatzen bada, parafiletikoa izango da (adibidez, satitsu guztiak ez dira talde berekoak).
Domeinuak erlatiboki berriak dira, 1990an sortu baitzen hiru domeinuen sistema. Gaur egun biologo gehienek sistema hau erabiltzen dute, nahiz eta batzuek bost erreinuen sistema erabiltzen duten. Metodo honetan lehen zegoen Monera (Bacteria) erreinua orain Bacteria eta Archaea domeinutan banatu da. Beste 4 erreinuak Eukaryota domeinuan bildu dira.
Adibideak
Taula honetan biologiaren historian erabili diren 5 espezie nagusiak agertzen dira.
Izena | Ozpin-eulia | Gizakia | Ilarra | Kuleto faltsua | E. coli |
---|---|---|---|---|---|
Domeinua | Eukarya | Eukarya | Eukarya | Eukarya | Bacteria |
Erreinua | Animalia | Animalia | Plantae | Fungi | Monera |
Filuma | Arthropoda | Chordata | Magnoliophyta | Basidiomycota | Eubacteria |
Azpifiluma | Hexapoda | Vertebrata | Magnoliophytina | Hymenomycotina | |
Klasea | Insecta | Mammalia | Magnoliopsida | Homobasidiomycetae | Proteobacteria |
Azpiklasea | Pterygota | Placentalia | Magnoliidae | Hymenomycetes | |
Ordena | Diptera | Primates | Fabales | Agaricales | Enterobacteriaceae |
Azpiordena | Brachycera | Haplorrhini | Fabineae | Agaricineae | |
Familia | Drosophilidae | Hominidae | Fabaceae | Amanitaceae | Enterobacteriaceae |
Azpifamilia | Drosophilinae | Homininae | Faboideae | Amanitoideae | |
Generoa | Drosophila | Homo | Pisum | Amanita | Escherichia |
Espeziea | D. melanogaster | H. sapiens | P. sativum | A. muscaria | E. coli |