Saibi
Saibi[1] —Saibigain izenaz ere ezaguna— Abadiñoko (Durangaldea, Bizkaia) mendi bat da, 946 metro garai. Urkiola inguruan dago, izen bereko mendilerroan, Eskuagatxeko mendilerroaren hegoaldeko muturrean, Anbotoko mendilerrotik hurbil.
Saibi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 946 m |
Prominentzia | 196 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′59″N 2°39′57″W |
Honen parte da | Euskal Herriko arkua |
Mendikatea | Saibigaingo mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Urkiolatik |
Gerra Zibileko pasarteak
Saibi mendia izan zen gudarien erresistentzia lekua frankisten aurka Espainiako Gerra Zibilean. Apirilaren 6tik 15era hamaika egunez borroka latzak izan ziren bi bandoen artean, azkenean faxistak garaile gertatu arte.
Gaur egun, eusko gudarien aldeko oroitarria eta monumentua dago tontorrean, gurutze handia zehazki. Izatez, gurutze hau frankistek ipini zuten bere hildakoen omenez baina 1976an, Franco hil eta gutxira esan nahia aldatu, plaka bat jarri eta gudarien aldekoa bihurtu zuten gurutze hau[2].
Abiapuntuak
Tontorrera ailegatzeko hiru bide daude.
- Urkiolako mendatetik (45 min.)
- Urkuletatik (1 ord. 45 min)
- Zumeltzatik (1 ord. 30 min)
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- https://www.basquemountains.com/saibigain
Ikus, gainera
- Bizkaiko mendien zerrenda
- Urkiolako natura parkea