Sahatsa Jauregi
Sahatsa Jauregi Azkarate (Itaparica, Brasil, 1984) euskal artista eskultorea da.[1]
Sahatsa Jauregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itaparica, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Parte-hartzailea
|
Ibilbidea
2007an Arte Ederretan lizentziatua zen EHU-UPVn eta bertako EMAN taldeko kide da. Nahikotasun Ikertzailea eskuratu zuen 2010ean. Porrotaren erakarpenaren inguruko ideiak aztertzen dituen doktoretzan aritua izan da. Koadernoko oharrak eta irudiak izaten ditu abiapuntu, ondoren eskultura izango dituenak. Banakako erakusketak nahiz erakusketa kolektiboak egin ditu. [2][3]
2024an Donostiako Tabakaleran Eduardo Txillidaren eta Nestor Basterretxeren mendeurrena zela eta, eskultura garaikideari eskainitako Larruak eta izurrak erakusketan Sahatsa Jauregik parte hartu zuen, June Crespo, Nora Aurrekoetxea, eta Kimia Kamvari euskal eskultoreekin batera, baita Yael Davids (Tzuba kibbutza, Israel, 1968), Iman Issa (Kairo, 1979) eta Lucia Koch (Porto Alegre, Brasil, 1966) artistenak ere —bakoitzaren lan bat, hain zuzen—, Laura Valles Vilchez komisarioa zela.[4]
Erakusketak eta lanak
Espazio ezberdinetan erakutsi ditu bere lanak:
- 2009an Espacio Abisalen eta Rekalde Aretoan (Bilbo)
- 2011n Montehermoson (Gasteiz), Koldo Mitxelena (Donostia) eta Carreras Múgica (Bilbo).
- Egoile gisa egon da 2012an Pacific Film Archieve (Berkeley,CA), Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo) eta consonnin (Bilbo). [2][5][6][7]
- Erakusketen diseinatzaile aritua da: 2014ean Black Is Beltza (Azkuna Zentroa, Arts Sta Mónica, San Telmo), Tirabirak (DSS2016) eta Kearen artxibogileak (Tabakalera) .[8]
- 2022an Bilboko Azkuna Zentroan Aizkora erakusketa. [9]
- 2024an Donostiako Tabakaleran Larruak eta izurrak erakusketa.[4]
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
- jauregi, sahatsa. «eremuak» www.eremuak.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- SAHATSA JAUREGI | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- «Sahatsa Jauregi | Arteleku» 2013.arteleku.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- «Eskultura, gorputzaren tolesetan» Berria 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- Press, Europa. (2013-11-28). «Gipuzkoako zazpi artista berriren erakusketa zabalduko du Donostiako Koldo Mitxelenak» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- Fundazioa, Fundación BilbaoArte. (2017-01-16). Sahatsa Jauregi. ENCUENTROS CON LOS ARTISTAS 2016. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- (Gaztelaniaz) «Sahatsa Jauregi. Escultura, album-fotográfico e intervención artística.» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- «Sahatsa Jauregi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- Olave, Elena. «Iraunkortasunaren leunketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- «'Ertibil Bizkaia 2017' ikus-arteen erakusketa ibiltaria» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-06-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- Sahatsa Jauregi, 2017 ERTIBIL BIZKAIA 1. Saria. .
- (Gaztelaniaz) «ARTISTA BERRIEN / ARTISTAS NOVELES: Julen Agirre, Sahatsa Jauregi, Oier Iruretagoiena, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Ochoteco, Ainize Sarasola» pintura (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- «Gipuzkoako Artista Berrien Programa» Nontzeberri 2014-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).