Sahathor
Menuadyra Sahathor edo Sihathor, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1694 inguruan gobernatu zuena.
Sahathor | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1790 ( urte) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Bere tronu izena, Menuadyra izan zen, eta bere jaiotza izena, Sahathor. Haankhef eta Kemiren semea zen, Neferhotep I.aren (bere aurka matxinatu zena) eta Sebekhotep IV.aren (bere oinordekoa) anaia, eta denbora labur batez gobernatu zuen. Uste denez, garai honetan, Egipton, errege boterearen zatikatzea bizkortu zen.
Turineko Errege Kanonean agertzen da, baina bere erregealdiaren iraupena, argi irakurtzerik ez dagoena (0 urte, ? hilabete, 3 egun), urte bete baino gutxiagokoa izan zen. Ez da Karnakeko Errege Zerrendan agertzen.
Bere garaiko testigutzak
Turineko Errege Kanonaz gain, non bere erregealdiaren garaiko datuak ez ziren mantendu, bere erregealdia honako hauetan dokumentatua dago.
- Harrietan eginiko idazkunetan, Sehelen
- Harrietan eginiko idazkunetan, Uadi Hammamaten
- Hekaibeko tenplu batetako bi estatuatan, Elefantinan
- Bere izenarekin, perla bat eta zigilu zilindriko bat etiketatuak daude, emate hau, zalantzan jarria dagoen arren.
- Erregearen Semea titulua ematen zaion estatua bat
Aurrekoa Neferhotep I.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Sebekhotep IV.a |