Saguntoko jazarraldia
Saguntoko jazarraldi militarra Arsenio Martínez Campos jeneralak Sagunton, Valentziako probintzian, 1874ko abenduaren 29an zuzendu zuen jazarraldia izan zen. Mugimenduk ondorio larriak izan zituen: Espainiako Lehen Errepublikaren amaiera ofiziala suposatu zuen (1873-1874) nahiz eta praktikan Francisco Serrano diktadura izan; halaber, Seiurteko demokratikoaren amaiera izan zen (1868-1874); azkenik, jazarpenak monarkiaren eta Borboien berrezarkuntza ezarri zuen.[1] 1874an Alfontso XII.a Borboikoak Espainiako monarkia berreskuratu zuen.
Historia
1874ko abenduaren 27an, Arsenio Martínez Campos jenerala Madriletik Saguntorako bidea hartu zuen. Aurretik, Valentziako berrezarri monarkiko nahi zuten pertsonek telegrama bat bidali zioten; testuak "Naranjas en condiciones" zioen, hau da, estatu-kolperako dena prest zegoela eta mugimenduaren burua bera izatea nahi zutela. 27 horretan ere Luis Dabán brigadako jeneralak, Castellon probintziako Segorbeko brigadaren burua alegia, bere armada Saguntora eraman zuen: bi infanteria batailoi, artilleria pieza batzuk eta eskuadroi batzuk.
Abenduaren 29an, Martínez Campos brigadaren buruan jarri zen eta Saguntoko «Las Alquerietas» lekuan soldaduei sutsu mintzatu zien. Haren harenga Borboien berrezarkuntza justifikatzeko izan zen; haren ustez, Espainia pairatzen zuen egoera aurrean, irtenbide egokiena Elisabet II.aren semea zen Alfontso Alfontso XII.a Borboikoa bezala eta "Espainiako eta Indietako Erregea" bezala, tronuan jartzea zen. Halaber, Espainiako koroaren Ondorengotza Legearen arabera, beti Martínezen ikuspuntutik, eta bere amak koroari uko egin ondoren, bereari zegokion Espainiako koroa. Hitzaldia "Gora Alfontso XII.a Espainiako erregea!" esaldiarekin bukatu zuen. Behin jazarraldia bukatuta, brigada Valentziara joan zen. Monarkia aldekoek oso pozik jaso zuten berria.
Egun berean, Jovellar jeneralak, zentroko armadaren burua, jazarraldiarekin bat egin zuen eta Gerra Ministeriora bidalitako telegrama batean horrela adierazi zuen bere jarrera. Albistea jasota ere, bestetik, Juan de la Pezuela, Reyna, Manuel Gasset, San Román, Genaro de Quesada, Macías, Larrocha eta Moltó, lehenengoaren etxean bilduta, jazarraldiarekin haien adostasuna eta borrokarako prestutasuna erakutsi zuten.
Hurrengo egunean, abenduaren 30ean, Fernando Primo de Riverak, Madrilgo kapitain orokorra, jazarraldia onartu zuen. Errepublikaren Gobernua egun haietan, Manuel Pavíak 1874ko urtarrilean emandako estatu-kolpeari esker, Serrano jeneralaren eskuetan zegoen eta Gerra ministro bezala jazarraldiari aurre egin nahi izan zion.[2] Ministroen Batzarra antolatuta, Primo de Rivera bertaratu zen eta haren jarrera azaldu zien. Ministroek haien protesta adierazi zuten baina alde egin zuten. Botere guztien ardura Primo de Riveraren eskuetan gelditu zen.
Primo de Riverak 1874ko abenduaren 31an, Antonio Cánovas del Castillo burua izanik behin-behineko gobernua ezarri zuen. Cánovasek errepublikaren amaiera eta monarkiaren berrezarpena dekretatu zuen. Urtarrilaren 14ean errege berria Madrilen sartzen zen.[3]
Ikus, baita ere
- Borboien berrezarkuntza
- Alfontso XII.a Borboikoa
- Fernando Primo de Rivera
- Arsenio Martínez Campos
- Antonio Cánovas del Castillo
Erreferentziak
- .
- .
- .