Saguinus imperator
Saguinus imperator Saguinus generoko animalia da. Primateen barruko Callitrichinae subfamilia eta Cebidae familian sailkatuta dago. Imperator izena eman zitzaion Gilen II.a Alemaniakoaren antza fisikoa zuelako[3]. Amazonasen arroan bizi dira, Peruko ekialdean, Boliviako iparraldean eta Brasilgo Acre eta Amazonas (estatua)ren mendebaldean[4].
Saguinus imperator | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Callitrichidae |
Generoa | Saguinus |
Espeziea | Saguinus imperator Goeldi 1907[2]
|
Banaketa mapa | |
S. imperatorren larrua batez ere grisa da, orban horixkekin bere paparrean. Eskuak eta oinak beltzak dituzte eta isatsa marroia. Bere ezaugarririk garrantzitsuena sorbaldak baino luzeagoa den bibotea da. 23-26 zentimetro arteko luzera dute, eta beste 35-41,5 zentrimetroko isatsa. Gehienez ere 500 gramoko pisua dute.
Erreferentziak
- (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- Goeldi. (1907). 1907 Proc. Zool. Soc. Lond., 93 or..
- (Ingelesez) The Zoo | Emperor tamarin. (Noiz kontsultatua: 2017-07-02).
- Saguinus imperator (Black-chinned Emperor Tamarin, Emperor Tamarin). (Noiz kontsultatua: 2017-07-02).
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.