Sagittarius A
Sagittarius A (Sgr A laburtua), gure galaxia den Esne Bidearen erdigune galaktikoan dagoen irrati uhinen igorle konplexu bat da. Bere izena Sagittarius konstelazioan dagoelako jasotzen du. Honako hiru hauek osatzen dute:
- Sagittarius A Ekialdea: supernoba baten hondarra.
- Sagittarius A Mendebaldea: kiribil formako egitura bat.
- Sagittarius A* ("Sagittarius A-izarra"): kiribilaren erdian dagoen irratiturri konpaktu eta biziki distiratsu bat.
Astronomo askoren ustetan, galaxiaren erdigunean zulo beltz supermasibo bat dago. Dirudienez, Sagittarius A* da zulo beltz horren kokagunea izateko hautagairik probableena.
Kanpo estekak
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.