Sagasti

Sagasti Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Astigarragan sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.

Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gora-beherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 718 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %34,32.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.