Sagar biltze (jokoa)

Sagar biltzea sagardoa egiteko sagarren bilketa irudikatzen duen joko bat da. Jokoak aldaera zenbait ditu: Kizki Eguna izeneko jaian esaterako, benetako sagarrak belarrez estalitako azalera batean jarri eta jokalariek ahalik eta sagar kilo gehien bildu behar dituzte kizkiarekin; beste aldaera baten arabera, sagarrak irudikatzen dituzten plastikozko zulodun pilotak jartzen dira han eta hemen eta jokalariek ahalik eta pilota gehien bildu behar dituzte kizkiaz baliatuz.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Sagar biltzea jokoa, Andoain, 2012.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.