Sagar-tarta
Sagar tarta nazioartean eta gozogintzan ezagunetariko da. Sagar-konpotaz edo sagar xerrekin estalita egiten dira nagusiki.
Sagar-tarta | |
---|---|
sweet pie (en) , azkenburu eta fruit pie (en) | |
Materialak | sagarra gurina mahaspasa irina azukrea kanela cooking apple (en) arrautza |
Osagaiak | sagarra |
Pastel-kremadun eta oinarri-oredun sagar-tarta
Pastel-kremaren osagaiak
- 3 arrautza
- 1/2 l. esne
- 125gr azukre
- 75gr irina (artoarena hobeto)
Oinarri-orearen osagaiak
- 250gr irin (artoarena hobeto)
- 100gr gurin
- 100gr azukre,
- Arrautza bat
- Oliba koilarakada bat
- Laranja baten zukua
Tartaren osagaiak
- Mertxika marmelada
- Sagar bi (hobeto errege-sagarak)
Pastel-kremaren prestaketa
Esnea egosi kanelarekin. Beste ontzi batean nahastu arrautzak, irina eta azukrea esne hotz apur batekin. Aukerakoa da likore bat botatzea (hur likore, anisa...). Suteko esnea irakiten dagoenean bota aurreko batidoa. Jarraitu hagatxo batekin su txikian nahastura eragiten loditu arte.
Oinarri-orearen prestaketa
Irina, ura eta azukre nahastu hagatxo batekin. Utzi ordu erdi geldirik. Gurina urtu eta banaka bota gainerako osagaiak. Orea nahasten da eskuekin pasta bat lortu arte.
Tartaren prestaketa
- Molde desmuntagarri bat gurinaz koipeztatu eta gero oinarri-oreaz estali.
Sardexka batekin zulatuak egin eta gero laberatu oinarri-orea (bera bakarrik) labean 180 °C 15-20 minututan.
- Sagar zatiak ebaki.
- Kendu labetik orea eta gainean krema jarri.
- Kremaren gainean sagarrak jarri.
- Labean 180 °C 30 minututan, edo sagar zatitxoak txigortu arte.
- Eginda gero estali mertxika marmeladaz edo sagar siropez
Sagar-tarta erreza (sagar zatitxoekin )
Osagaiak
- 3 arrautza
- 3 jogurt natural
- 2 jogurt neurriko azukrea
- 3 Sagar
- 150 gr irin
Prestaketa
Dena nahastu eta labean jarri 180 gradutan 40 minutu Apaindu mertxika edo arbeletxeko marmeladaz
- Labean 180 °C 30 minututan edo jostorratz batekin zulatu eta siku irteten duenean eginda dagoenaren seinale da.