Sagamiko fosa

Sagamiko fosa, itsas-hobia (japonieraz: 相模トラフ, Sagami Torafu) edo Sagamiko Subdukzio Eremua 340 kilometroko luzera duen fosa tektoniko bat da. Filipinetako plaka Okhotskeko plakaren azpian subdukzioa egiten duen eremu osoan zehar hedatzen da. Bosoko muga hirukoitzean hasten da, ekialdean, Japoniako itsas hobiarekin elkartzen den puntua eta Sagamiko badian amaitzen da mendebaldean, Nankaiko itsas hobiarekin aurkitzen den lekuan. Izu uharteen iparraldetik doa, Izu-Bonin-Mariana arkuan.

Sagamiko fosa
Datu orokorrak
Motaundersea trough (en) Itzuli
EponimoaSagami Badia
Geografia
Map
Koordenatuak34°42′N 139°40′E
Honen parte daFilipinetako plaka
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura

Sagamiko fosak lurrikara handiak sortu ditu, Kantōko lurrikarak izen kolektiboa dutenak[1]. Tokioren gaineko arriskua eragin dezakete, Kanto eskualdean 43 milioi pertsona bizi baitira. 1923ko Kantōko lurrikara handia fosa honen mugimenduaren ondorioz sortu zen.

Erreferentziak

  1. Simpson, David W., ed. (1981). Earthquake prediction: an international review. American Geophysical Union ISBN 978-0-87590-403-0. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.