Safety Last!
Safety Last! (euskaraz Azkena Segurtasuna!) 1923ko Fred C. Newmeyer eta Sam Taylor estatubatuar zinema zuzendarien zinema mutuko komedia filma bat da. Filma honetako protagonista nagusiak Harold Lloyd, Mildred Davis, Bill Strother, Noah Young eta Westcott Clarke aktoreak izan ziren.
Safety Last! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1923 |
Izenburua | Safety Last! |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film mutua |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 73 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fred C. Newmeyer Sam Taylor |
Gidoigilea(k) | Hal Roach Sam Taylor Harold Lloyd Tim Whelan |
Antzezlea(k) | |
Harold Lloyd Mildred Davis Noah Young Westcott Clarke Earl Mohan Sam Lufkin Fred C. Newmeyer Mickey Daniels (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Hal Roach |
Konpainia ekoizlea | Hal Roach Studios (en) |
Argazki-zuzendaria | Walter Lundin (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
haroldlloyd.com | |
Filmari izenburua ingelesez istripuak ekiditeko aipatu ohi den Safety First! ("Segurtasuna Lehenbizi!") esalditik datorkio, baina alderantzizko zentzuaz hartua, filma honetako protagonistak igarotzen dituen gorabehera eta une arriskutsuak segurtasunetik gutxi baidute. Zalantzarik gabe, filma honetako une mitikoena protagonista etxeorratz batetako erloju baten horratzetik zintzilik eta behera amiltzeko zorian dagoen eszena gogoangarria da.
Argumentua
AEBtako gizon gazte bat (Harold Lloyd) etorkizun hobeago baten bila bere herria laga eta hiri handira iritsi berria da. Denboraldiro bere neskalagunari (Mildred Davis) gutunak bidaltzen dizkio, bertan hirian bizimodua zeinen ongi doakion aipatzen diolarik, baina hau zoritxarrez ez da egia.
Aktoreak
- Harold Lloyd: mutilaguna
- Mildred Davis: neskalaguna
- Bill Strother: "Limpy" Bill
- Noah Young: legea edo agintea
- Westcott Clarke: Stubbs jauna
Kanpo estekak
- Safety Last! filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)