Sadio Mané
Sadio Mané (Sédhiou, Senegal, 1992ko apirilaren 10a) senegaldar futbol jokalaria da, puntaerdian edo bi hegaletako batean jokatzen duena. Gaur egun Ingalaterrako Premier Leaguen dabilen Liverpool taldean dihardu, eta baita Senegalgo futbol selekzio nazionalean ere. Jokalari burutsua da, oso bizkorra eta teknikoki oso ona.
Urrezko baloiaren 2019ko edizioan laugarren postuan gelditu zen, Lionel Messi, Virgil van Dijk eta Cristiano Ronaldoren ondoren.
Ibilbidea
Behe-kategoriak: Génération Foot
Bere herrialdean txikitatik ibili zen futbolean bere lagunekin, eta baita 2000. urtean sortutako Génération Foot elkartean ere. Txikitatik ikusi zen izugarrizko kalitatea zuela eta ikuskatzaile hainbatek bere izena apuntatua zuten.
Jauzia profesionaletara
Hala bada, Metz taldean fitxatu zuen 2011n. Denboraldi batean bertan egon zen, eta 21 partidu jokatu zituen. Han egon zen denboran beste senegaldar batekin topo egin zuen, Kalidou Koulibalyrekin. 2012ko udan Red Bull Salzburgok 4 milioi euro ordaindu zizkion Sadioren taldeari hau Austriako ligara eramateko. Ez-bairik gabe benetan asmatu zuten austriarrek Sadiok bere maila norainoko zen erakutsi baitzuen, zenbakiekin hori baieztuz. Bigarren denboraldian partidu gehiago jokatu zituen, bere taldea Europa Leaguerako sailkatua baitzen aurreko urtetik. Hain zuzen ere jokalariak 5 gol sartu zituen txapelketa honetan. Aurreko denboraldiko maila berdindu edo gainditu zuen.
Premier Leagueko lehen abentura
2014-2015 denboraldia Salzburgorekin hasi bazuen ere, abuztuaren bukaeran Southampton ingalaterrarrak 11 milioi ordaindu baitzituen bera edukitzeagatik. Denboraldi hau bere egokitzekoa izan zen. Hurrengo denboraldia are erakusgarriagoa izan zen, eta orduan bai europako talde onenen zerrendetan ikusi ahal izan genuen. Nahiz eta denboraldi horretan Europa League jokatu izanak Sadiok han gelditzea eragingo zuenaren esperantza zuen, Sadiok pausu handiago bat ematea lortu zuen.
Liverpoolen geldiezin
Gauzak horrela, Liverpoolek bost urterako kontratua ezarri zion Maneri 34 milioien truke. Lehen denboraldian partidu gutxi samar jokatu arren zenbaki onak atera zituen azkenean. 2017tik 2019ra Mohammed Salah lagun zuela biek erakustaldi bikainak eman zituzten, adibidez Europako kopa irabaztea 2019an Tottenhami. Azken bi urte hauetan gehienbat golengatik eta asistentziengatik nabarmendu bada ere, bere esfortzua zelaian ere izugarria izan da. Lan guzti horren fruitu Urrezko Baloiean lortu zuen laugarren postu hori.
Senegalgo selekzioa
Senegalgo selekzioarekin 2012ko maiatzaren 25ean egin zuen debuta, eta ordutik 2017ko Afrikako Kopa eta 2018ko munduko txapelketa jokatu ditu bataz beste. 61 partidu jokatu ditu eta 16 gol sartu.
Kluba | Urtea | Partida(k) | Gol(ak) |
---|---|---|---|
Metz | 2011 – 2012 | 21 | 1 |
Salzburgo | 2012 – 2014 | 87 | 45 |
Southamphton | 2014 – 2016 | 75 | 25 |
Liverpool | 2016 - | 159 | 76 |