Saddam Hussein
Saddam Hussein Abd al-Majid al-Tikriti (arabieraz: صدام حسين عبد .المجيد التكريتي; Tikrit, 1937ko apirilaren 28a - Bagdad, 2006ko abenduaren 30a) politikari eta militar sunita irakiarra. Irakeko diktadore izan zen 1979tik 2003ko apirila arte eta beranduago, 2006ko azaroaren 5ean, gizateriaren aurkako krimenengatik heriotza zigorrera kondenatu zuten.
Saddam Hussein | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2004) | |||||||
1994ko maiatzaren 29a - 2003ko apirilaren 9a ← Ahmad Husayn Khudayir as-Samarrai (en) - Mohammad Bahr al-Ulloum (en) →
1979ko uztailaren 16a - 2003ko apirilaren 9a ← Ahmed Hassan al-Bakr (en) - Coalition Provisional Authority (en) →
1979ko uztailaren 16a - 1991ko martxoaren 23a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Al-Awja (en) , 1937ko apirilaren 28a | ||||||
Herrialdea | Irakeko Erresuma (1937 - 1958) Iraqi Republic (1958–1968) (1958 - 1968) Ba'athist Iraq (1968 - 2003) | ||||||
Bizilekua | As-Salam Palace (en) | ||||||
Heriotza | Kadhimiya (en) , 2006ko abenduaren 30a (69 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Al-Awja (en) | ||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Hussein 'Abid al-Majid | ||||||
Ezkontidea(k) | Sajida Talfah (en) (1958 - 2006ko abenduaren 30a) Samira Shahbandar (en) (1986 - 2006ko abenduaren 30a) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Nolan Catholic High School (en) Kairoko Unibertsitatea (1960 - : zuzenbide | ||||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, militarra, idazlea eta eleberrigilea | ||||||
Altuera | 186 zentimetro | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Iraqi Armed Forces (en) Republican Guard (en) | ||||||
Gradua | mariskal | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Iran-Irak gerra Kuwaiten inbasioa Golkoko Gerra Irakeko Gerra 1991 Iraqi uprisings (en) Iraqi–Kurdish conflict (en) 1983–1986 Kurdish rebellions in Iraq (en) Iraqi invasion of Iran (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | sunismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Baath Alderdi Arabiar Sozialista | ||||||
Baath Alderdikoa (zeinek panarabismo sekularraren, ekonomia modernizazioaren eta sozialismoaren alde jotzen zuen), Irakeko 1968ko estatu kolpean parte hartze handia izan zuen Husseinek. Hori dela-eta, Ba'ath alderdiak boterea eskuratu zuen. Boterean Ahmed Hassan al-Bakr zegoela (Saddam Husseinen lehengusua), Hussein presidenteordea izan zen. Gobernua eta armadaren arteko lehiaz baliatuta, errepresioa areagotu eta bere autoritatea indartu zuen.
Presidentetza lortutakoan, gobernu autoritarioa osatu zuen. Iranen kontrako gerraz (1980-1988) zein Golkoko inbasioaz (1991) profitatu zen aginteari eusteko. Independentziaren alde jotzen zuten kurduek zein xiitek Husseinen errepresio latza jasan behar izan zuten. Beste aldetik, arabiarren artean ospe handia izaten zuen, Israeli aurre egiteagatik.
Saddam kartzelan
Ameriketako Estatu Batuek kargutik kendu zuten 2003an herrialdea inbaditzean. Abenduaren 13an atzemanda, gizateriaren kontrako krimenak leporatu zizkioten Irakeko gobernu berriak izendatutako Epaitegi Berezian. Auzitegiak 2006ko azaroaren 5ean eman zuen epaia, eta Sadam Hussein heriotza zigorrera kondenatu zuen. Azkenik, 2006ko abenduaren 30 urkatu egin zuten.