Sadako Ogata

Sadako Ogata (japonieraz: 緒方 貞子 Ogata Sadako, Tokio, 1927ko irailaren 16a - ibidem, 2019ko urriaren 22a) japoniar politikaria izan zen.

Sadako Ogata

(1993)
United Nations High Commissioner for Refugees (en) Itzuli

1990eko azaroaren 3a - 2000ko abenduaren 31
Thorvald Stoltenberg (en) Itzuli - Ruud Lubbers
Bizitza
JaiotzaTokio, 1927ko irailaren 16a
Herrialdea Japonia
HeriotzaTokio, 2019ko urriaren 22a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Shijūrō Ogata (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGeorgetown University Law Center (en) Itzuli
Georgetowngo Unibertsitatea
Walsh School of Foreign Service (en) Itzuli
Tokioko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Catlin Gabel School (en) Itzuli
Sacred Heart School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa, diplomazialaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k)International Christian University (en) Itzuli
Sophia University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Aita diplomatikoa zuen, eta atzerrian hazi eta hezi zen, Pekinen eta Londresen. Politika-zientzietako ikasketak egin zituen gero, Tokion, Kalifornian eta Washingtonen. 1976tik 1979ra, Japoniako lehen enbaxadore izan zen Nazio Batuen aurrean. Japoniaren ordezkari izan zen, halaber, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean, Genevan. Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Nazioarteko Funtseko (UNICEF) Administrazio Batzordeko lehendakari ere izan zen. Nazio Batuetan egindako lana giza eskubideen eta iheslarien aldekoa izan zen beti. Zenbait misiotan lortutako arrakastagatik (Indotxinan, Myanmarren eta abarretan), Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoko (UNHCR) lehendakaritzarako proposatu zuen Nazio Batuen idazkari nagusi Pérez de Cuéllarrek. Bien bitartean, Tokioko Sofia Unibertsitateko Atzerriko Ikasketen Fakultateko dekano-kargua eta Asiako Bakeari eta Garapenari buruzko goi-ikasketen katedra eskuratu zituen.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.