Sabucina
Sabucinako parke arkeologikoa (edo Sabbucina, toponimia ofizialaren arabera), izen bereko mendian kokatua, Caltanissettatik gertu (8 kilometro ipar-ekialdera), Siziliako gune arkeologiko bat da. Lurraldean finkapenak egon ziren Antzinako Brontze Arotik (K.a. XX.-XVI. mendea), helenizazio fase batetik igaroz, erromatarren garaira arte[1].
Sabucina | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Caltanissetta |
Italiako udalerri | Caltanissetta |
Eskualdea | Caltanissettako probintzia |
Koordenatuak | 37°30′09″N 14°07′10″E |
Azalera | 0.015 km² |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Sikanoak, Brontze Aroa eta siziliotak |
Garaia(k) | 720 m. |
Kultura | Sikano |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1962, 1991 |
Zuzendariak | Piero Orlandini |
Jabetza | Regione Sicilia |
Bisitagarria | Eskaerapean |
www.regione.sicilia.it |
Historia
Jatorrizko herriak, greziar aurrekoa da: izatez, sikanoek eraiki zuten, Salso haran osoa menderatzen duen mendiaren posizio eroso horretan kokatzean[2].
Eskuragarri dauden datu arkeologikoetan oinarrituta, habitatutako eremuaren faseak honela bana daitezke:
- K.a. XXIII.-XV. mendeak: Castelluccioko kulturako herri batzuk.
- K.a. XIII.-X. mendeak: iparraldeko Pantalikako kulturaren txabolen herria (trifasikoa).
- K.a. X.-IX. mendeak: Cassibile kulturaren gela arina.
- K.a. VIII.-VII. mendeak: finkapen berria, etxe angeluzuzenekin eta antolatutako erlijio-eremu batekin.
- K.a. VI.-IV. mendeak: Gelako greziar kolonoen kokalekua.
K.a. XIII.-XII. mendeen arteko fasean, lekua okupatu zen 3,5 eta 7 metro bitarteko diametroko etxola zirkularrak sortuz, zuzenean harkaitzean zulatuak maila batekin.
Bigarren fasean, harri lehorrez egindako etxolak dira, 4,9 my 7,9 metroko diametroa dutenak.
Hirugarren fasean (K.a. XI.-X. mendeak) bizitegi-guneak formaz aldatu zuen eta oinplano angeluzuzenekoak izatera pasatzen da, eta, sarritan, bi gelatan banatzen dira harrizko hormen bidez.
- K.a. X.-IX. mendeak bizilekua xume bihurtu zen (agian suntsipen bortitz baten ondorioz) eta Cassibileko kulturarekin lotzen da.
- VIII.-VII. mendeak: finkapen berria gertatu zen, etxe laukizuzenekin; muinoaren tontorrean antolatutako gurtza guneak.
Greziar aldia
Greziar asentamenduaren lehen fasea K.a. VII. mendean gertatu zen. Erdialdea etxebizitza laukizuzenez osatua zegoen, euren artean mendi-tontorrerantz toki gehiago zutelarik. K.a. VI. mendean, tokia, rodio-kretar kolonoek helenizatu zuten, harresiak eraikiz, beharbada, jendea bizi zen eremu osoa mugatuz.
K.a. V. mendean, Duzetiok tokia suntsitu zuen Siziliako matxinadan greziarren aurka dela eta, baina, ondoren, berreraiki egin zen[3]. Berreraikuntza mendearen bigarren erdian gertatu zen; kokalekuak kale eta partzela habitazionalen trazatu berri bat jaso zuen hainbat orientaziorekin, eta harresi berri bat dorre angeluzuzenekin. K.a. V. mendearen amaieran, beste suntsipen bat gertatu zen, oraingoan kartagotarrek egina greziarren aurkako gerran.
K.a. IV. mendea: hiria berreraiki zen, Timoleonek harresiak sendotu zituen baita lau angeluko dorreekin gotortu ere: erdialdea beste norabide batekoa da.
K.a. 310ean, tokia, ziuraski, Agatoklesek egindako suntsipenaren ondorioz abandonatua izan zen[4], herritarrak tokiz aldatzera behartu zituen. Erromatarren garaian, baserriak eta hiribilduak Piano della Cabierretik gertuko lautadetan ezarri ziren, eta nekropolia Lannari barrutian.
Arkeologia-gunea
Aztarnategi arkeologikoaren aurkikuntza nahiko berria da. Izatez, joan zen mendeko hirurogeiko hamarkadara arte ez zen lehen indusketa kanpaina egin, Piero Orlandinik gidatua, Azken Brontze Aroko kokalekua aurkitzera eraman zuena, (K.a. XIII.-X. mendekoa). Aurkikuntza oso garrantzitsua izan zen, Sizilian mota honetako lehen herria izan zelako. Mendiaren oinean, Brontze Arokoko hilobi batzuk aurkitu dira.
Etxolak
Iparraldeko Pantalicako faziesetik toki batean, harkaitzean zulatutako etxola zirkular batzuk daude, harrizko horma batek eusten dituenak. Hauen egitura finkatzen zen lurrean egindako zulo zirkular baten bidez, non zutoin bat sartzen zen, egurrezko egitura eusteko. Txabolen erdian etxea zegoen, horietako batzuek hipogeobat zuten azpian. Etxola bat, labe gisa erabili zen, arma metalikoak eraikitzeko harrizko matrizeak aurkitu dira. Bertan, Egeoko jatorriko tramankuluak ere badaude, Siziliara migratzen zuten pertsonen edo kontaktuen seinale.
Iparraldeko Pantalica kulturaren azken faseak oinplano angeluzuzeneko etxeak aurkitu dira, Thapsoseko etxebizitzak eta Egeoko ereduak gogorarazten dituztenak. K.a. IX. mendean, suntsipen bortitz bat gertatu zen, horren lekukoa kiskalketen aztarnak dira. Cassibile kulturaren tramankuluak eta Sant'Angelo Muxaro estiloko pitxerrak garai honetakoak dira.
Eremu sakratua
Harresiaren hegoaldean, hau da, harresietatik kanpo, antzinako eremu sakratua dago. Hemen badaude gela laukizuzenak edo zirkularrak direnak, ziuraski, jainko ktonikoen gurtzarekin erlazionatutakoak. Inguru honen garapena K.a. VIII.-V. arteko mendeetan gertatu zen. Aurkikuntzak zerikusi zuten santutegi gisa erabiltzen zen txabola batekin eta Sabucinako kaperarekin, hala nola terrakotazko irudia bat, K.a. VI. mendekoa. Nekropolitik gertu aurkitu zen in antis tenplu txiki baten pronaosa, okertutako sabai bikoitz batekin, bi zaldunen irudiekin koroatua, eta, beheko tinpanoa, gorgoniar motako bi maskarez apaindua[5]. Eremu horretan bertan, artisau-auzoa eraiki zen, armak galdatzeko labe batekin.
Gotorlekuaren harresia
Gotorlekuaren horma, tokiko helenizazioaren garaikoa da, hau da, K.a. VI. mendekoa. Bertan, dorre biribil bat dago. Gotorlekuak mendiaren goikaldea inguratzen du. Duzetiok K.a. V. mendean suntsitua izan ondoren. Gotorlekua, dorre karratuen eraikuntzarekin indartu zen.
Kartagotarrek K.a. IV. mendearen erdialdean suntsitua izan ondoren, hormak zaharberritu egin ziren, etxebizitza berriak sortzea ahalbidetuz.
Lekua
Gaur egun, Kultura, Ingurumen eta Hezkuntza Publikoko Zinegotzigoaren Eskualdeko dekretu bati esker, 6262 zenbakiduna, 2001eko uztailaren 11koa, Sabucinako eskualdeko parke arkeologiko bihurtu zen. Kapera, beste aurkikuntza batzuekin batera, Caltanissetta Eskualdeko Arkeologia Museoan[6] kontserbatzen da[7].
Iruditegia
Etxola biribilak Tokiko harresiak Eremu sakratua, hainbat garaitako gainposizioekin. In antisko tenplu txiki baten buztin-maketa Kratera atikoa, irudi gorriarekin Kore estatua girlandarekin
Erreferentziak
- Sabucina - Siciliantica, 2020.08.30ean kontsultaturik.
- Sabucina, in Enciclopedia dell'arte antica, Istituto dell'Enciclopedia Italiana. 2020.08.30ean kontsultaturik.
- Diodoro Sukulo: XI., 91
- La Rosa: 1989, 62 or.
- Ikusi iruditegia
- Caltanissetta Eskualdeko Arkeologia Museoa
- QUILICI, Lorenzo eta QUILICI GLIGI, Stefania (2002): La via Appia: iniziative e interventi per la conoscenza e la valorizzazione da Roma a Capua, L'Erma di Bretschneider, 56. orrialdea eta hurrengoak, {{ISBN|978-88-8265-228-9}}.
Bibliografia
- LA ROSA, Vincenzo (1989). Le popolazioni della Sicilia: Sicani, Siculi, Elimi. Italia omnium terrarum parens. Milan: Libri Scheiwiller. Collana Antica Madre, XII. 3–110 or.
- PANVINI, Rosalba Panvini (2009): La Sicilia in età arcaica: dalle apoikiai al 480 a.C. Centro regionale per l'inventario, la catalogazione e la documentazione. ISBN 978-88-903321-8-0. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- GIUDICE, Filippo; PANVINI, Rosalba(2003): Il greco, il barbaro e la ceramica attica: immaginario del diverso, processi di scambio e autorappresentazione degli indigeni. L'erma di Bretschneider. 79 or. ISBN 978-88-8265-320-0. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- CARUBIA, Francesco (2012): Sicani: il Minotauro, l'agenda rossa di Borsellino ed i sacri misteri. Youcanprint. 73 or. ISBN 978-88-6751-141-9. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- HODOS, Tamar (2006): Local Responses to Colonization in the Iron Age Mediterranean. Routledge. 126 or. ISBN 978-1-134-18281-7. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- LEIGHTON, Robert (1999): Sicily Before History: An Archaeological Survey from the Palaeolithic to the Iron Age. Cornell University Press, 284 or. ISBN 0-8014-8585-1. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- Istituto per gli studi micenei ed egeo-anatolici (Italy) (1991). dal palazzo alla città: atti del Convegno Internazionale Roma, 14-19 Marzo 1988. Istituto per gli Studi Micenei ed Egeo-Anatolic. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- SEDITA MIGLIORE, Marisa Sedita (1981): Sabucina: studio sulla zona archeologica di Caltanissetta. S. Sciascia. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- BARILARO, Caterina (2004): I parchi letterari in Sicilia: un progetto culturale per la valorizzazione del territorio. Rubbettino Editore. 165 or. ISBN 978-88-498-0863-6. 2020.08.31ean kontsultaturik.
- COPOZZO, Guglielmo Capozzo (1840): ''Memorie su la Sicilia tratte dalle più celebri accademie e da distinti libri di società letterarie e di valent' uomini nazionali e stranieri, con aggiunte e note. 200 or.
Kanpo estekak
- Portale:Archeologia
- Sabucina
- Portale:Sicilia
- Sabucina, in Enciclopedia dell'arte antica, Istituto dell'Enciclopedia Italiana.
- MANNOIA, Gaspare: Sabucina. 2020.09.02an kontsultaturik.