Sabino Cuadra

Sabino Cuadra Lasarte (Amurrio, Araba, 1949ko maiatzaren 24a - ) abokatu, sindikalista eta politikari independentista eta ezkertiarra da.

Sabino Cuadra


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 12a - 2015eko urriaren 27a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaAmurrio, 1949ko maiatzaren 24a (74 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiga Komunista Iraultzailea
Auzolan
Batzarre
Euskal Herritarrok
Herritarren Zerrenda
Amaiur

Biografia

Sabino Cuadra Amurrion jaio zen 1949an, baina 1970eko hamarkadatik aurrera Nafarroan bizi da. Zuzenbidea ikasi zuen eta karrera bukatuta abokatu laboralista izan zen, 1974tik 1979ra. Urte horretan sartu zen funtzionario gisa Nafarroako Diputazioan lanean, ondoren Nafarroako Gobernua izango zena. 2010ean erretiroa hartu zuen, 61 urterekin.

Ibilbide politikoa

Bere militantzia politikoa 1970eko hamarkadatik aurrera ezkerreko alderdi euskaltzale eta abertzaletan garatu du. Bere lehenengo militantzia Liga Komunista Iraultzailean izan zen, Hego Euskal Herriko alderdi troskista, eta ondoren hortik eratorriko ziren Auzolan, Zutik eta Batzarren militatu zuen. 1990eko hamarkadan bere laguna den Begoña Zabalarekin batera Batzarre utzi zuen.

1998an Euskal Herritarrok sortu zenean berriro ere hasi zen lan politikoa egiten koalizio horretan. 1999ko europako Parlamenturako hauteskundetan EHren zerrendakide izan zen. Herri Batasuna edo Batasunako militante ez zen arren Espainiako Alderdien Legearen ondorioz ilegalizatutako Iruñea Berrian ere hautagaia izan zen, baita Herritarren Zerrendan ere, 2004an.

Maila sindikalean Izquierda Sindical korrontean egon zen, CCOOri lotua. Ondoren LABen militatzen hasi zen. Internazionalismoan lan egin du, batez ere Komite Internazionalistak taldean. Izquierda Anticapitalistatik gertu dagoen Viento Sur aldizkarian idazten du.

Diputatu

2010ean erretiroa hartu ondoren politikari ekin zion buru-belarri. 2011n Amaiurren ordezkari hautatu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuan. Cuadra "independente" gisa aurkeztu zen koalizio honekin. Diputatu gisa fama handia hartu du, bere hainbat bideok zabalpen handia izan dutelarik YouTuben eta sare sozialetan.

2012ko irailean euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorran Espainiako Poliziak kolpatu zuen. Bere argazkia, kolpea jasotzen diputatu akta erakusten zuen bitartean, Financial Times egunkarian agertu zen, portadan.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.