Sabina de la Cruz
Sabina de la Cruz García (Sestao, 1929 — Bilbo, 2020ko azaroaren 27a) bizkaitar poeta, irakaslea, eta idazlea izan zen. Blas de Oteroren alarguna, bere senarraren lanak erreibindikatu zituen Blas de Otero Fundazioaren bidez. Haren lanen nagusiak Oteroren ingurukoak izan ziren.
Sabina de la Cruz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1929 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Santa Marina Ospitalea, 2020ko azaroaren 27a (90/91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Blas Otero |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, poeta, literatura-kritikaria, filologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Biografia
Merkatarien familia batean jaioa, gazte-gaztetatik Bilboko giro kulturaletan murgildu zen. Horrela garaiko intelektual eta artista asko ezagutu zituen, besteak beste, Angela Figuera, Agustin Ibarrola, Javier de Bengoechea, Vidal de Nicolás, Angel Ortiz Alfau, Gabriel Celaya eta Blas de Otero bera.
Filologia erromanikoan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean urtetan irakasle izan zen. 1961tik bere bizitza Oteroren bizitzarekin lotuta egon zen, poetaren heriotza gertatu arte, 1979an.
Obrak
- Contribución a una edición crítica de la obra literaria de Blas de Otero. Madril: Unibertsitate Konplutensea, 1983.
- La erotización del espacio en los poemas de amor de Blas de Otero. Eros literario. Madril: Unibertsitate Konplutensea, 1989.
- Blas de Otero, mediobiografía (Turner) (Mario Hernándezekin batera)
- Poesía escogida de Blas de Otero, (Vicens Vives, Bartzelona, 1995)
- Los poemas vascos de Blas de Otero (Bilboko Udala, 2002)
- El eterno retorno
- Blas de Oteroren Obra guztien (Obra completa (1935-1977)) edizioan lagundu zuen.[1] Lana Mario Hernándezekin batera plazaratu zuen, 2013an. Edizioa urte asko atzeratu zen eta nahiko kritikatua izan zen. Halaber, Sabina de la Cruzek Blas de Oteroren laneei egindako hitzaurre batzuk plazaratu zituen.