Sabin Irizar

Sabin Irizar (Deba, Gipuzkoa, 1923ko martxoaren 8a - 1995) euskal idazlea izan zen.

Sabin Irizar
Bizitza
JaiotzaDeba, 1923ko martxoaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1995 (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 603

Biografia

Deban 1923an jaioa, haurra zela orainik Espainiako Gerra Zibilatik ihesi barku batean sartu zuten Frantziara lehenengo eta Belgikara ostean ihes eginez. Ondoren, Bigarren Mundu Gerra lehertu zen eta Hitlerrengandik ihesi Landetara joan zen eta, hortik, berriro ere Hego Euskal Herrira. Hortxe soldaduska egitea tokatu zitzaion, baina ihesi egin zuen eta Ordoki komandantearekin izan zen Frantziako Erresistentzian. Mundu-gerra amaitutakoan Parisen, judutar sionistei arma-garraioan eta abarretan laguntzen aritu zen[1]. Bere gaztaroko esperientzietan oinarrituta idatzi zituen Txingo eta Txingo. Gertaldi eta ibilkeriak.

Ondoren, Venezuelara joan zen, eta bertan jatorrizko herrien inguruan ikertu zuen. Esperientzia hori Txirike-Parú liburuan jaso zen[2].

Francoren heriotzaren ostean Euskal Herrira itzuli zen eta Euskal Sozialista Biltzarreako militante izan zen, baina bere azken urteak Kanarietan eta Murtzian pasa zituen[3].

Lanak

Narrazioa

Erreferentziak

  1. Mendiguren, Xabier. Abenturero zaharren kontatzeko grazia. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  2. Juaristi, Felipe. Nobela bat balitz bizitza…. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  3. «Irizar Elosua, Sabin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.