Sabin Intxaurraga
Sabin Intxaurraga Mendibil (Zeanuri, Bizkaia, 1949ko abenduaren 30a - Barakaldo, 2010eko abenduaren 27a[1]) Euskal politikaria. EAJren eskutik sartu zen politikan, Carlos Garaikoetxea lehendakariaren idazkari pertsonala izan zen, Eusko Jaurlaritzako sailburua ere, eta geroago Eusko Alkartasunako sortzaileetarikoa eta parlamentaria izan zen, hala nola bere herriko alkatea.
Sabin Intxaurraga | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1987 - 1995
1984ko martxoaren 22a - 1986ko irailaren 21a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
1979 - 1983 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Zeanuri, 1949ko abenduaren 30a | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Barakaldo, 2010eko abenduaren 27a (60 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna Eusko Alderdi Jeltzalea |
Euskal Herriko Unibertsitatean ekonomi zientzietan lizentziaduna zen eta Deustuko Unibertsitatean aisialdi-kudeaketari buruzko masterra eskuratu zuen.
Ezker abertzalearekin lankidetza garatzearen aldekoa izan zen.
Jarduera politikoa
- Zeanuriko alkatea izan zen 1979-1983, 1987-1991 eta 1991-1995 legegintzaldietan zehar.
- 1979 eta 1984 bitartean Euskal Kontseilu Nagusiko Presidente eta Lehendakariaren Idazkari postuan egon zen.
- 1984tik 1999ra, Eusko Alkartasunaren Legebiltzarkidea izan zen.
- 1987tik 1991ra EUDELeko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Lehendakariordea izan zen.
- 1991 eta 1995 UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen.
- 1986tik 1995era, Bizkaiko EAko Batzorde Eragileko kide izan zen, Lurralde Idazkari eta Presidente bezala.
- 1999tik 2001era Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izan zen.
- 2001etik 2005era Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurugiroko sailburua izan zen.
Erreferentziak
- Sabin Intxaurraga hil da, berria.info, 2010eko abenduaren 27a
Kanpo loturak
Aurrekoa Francisco Jose Ormazabal |
2001-2005 |
Ondorengoa Esther LarraƱaga |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.