Sabando (ibaia)
Sabando erreka[1] edo Sabando Ega ibaia[2] Arabako hego-ekialdeko ibai bat da, Mendialdeko eskualdekoa. Azazetako Ega ibaiaren adar bat da: Sabando herriaren lurretan jaiotzen da Arraia-Maeztun, Sabando herria igaro ondoren Antoñana herrian egiten du bat Azazetako Egarekin. Chiquito edo Txikito izenarekin ere ezagutzen dute batzuek eskualdean[3].
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sabando (argipena)».
Sabando (ibaia) | |
---|---|
![]() | |
Mota | ibai |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°42′57″N 2°24′03″W |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Bokalea () | Azazetako Ega |
Sabando eta Antoñana herrien artean egiten duen bidean bi ur-jauzi ditu, Oteoko Errotako ur-jauzia eta Aguaqué edo Aguake delakoa[4].
Erreferentziak
- Euskaltzaindia, EODA. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
- (Ingelesez) «Data:Sabando Ega ibaia.map - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
- (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Polémica en torno al nombre del río que pasa por Antoñana» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
- Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.