Sabana
Sabana belartza tropikal edo subtropikal hedatsua da, landaredi lehorte-jasailez eratua eta zuhaitz bakanak dituena: normalean, basoen eta estepen arteko eremua da. Hitza amerindiarrek larredia izendatzeko erabiltzen zuten. Hala ere, sailkapena deskribapen fisikoa baino konplexuagoa da.

Tropikoen arteko sabanak
Sabana arketipikoak dira. Tropikoen arteko biomak dira, baina batzuetan eskualde azpitropikaletan ere agertzen dira.

Ezaugarriak:
- Ura: urte-sasoi lehorra dute.
- Lurzorua: emankortasun txikikoa.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epela eta lehorra da eta bestea, beroa eta euritsua.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, hegaztiak eta intsektuak.
Mota horretako sabanak Afrikako Serengeti eta Hego Amerikako Llanos dira.
Sabana epelak
Bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan daude. Bioma hori larredia da.
Ezaugarriak:
- Ura: eskasa.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epela da eta negua, gorria.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, hegaztiak eta intsektuak.
Mediterranear sabanak
Klima mediterraneoa duten bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan daude.
Ezaugarriak:
Adibidez, Kaliforniako chaparrala mota horretakoa da.
Sabana paduratsua
Mota horretako sabanetako ezaugarri nagusia sasoiko edo ohiko uholdeak da.
Ezaugarriak:
- Ura: ugari.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: epela.
Adibidez, Zambezi ingurukoa edo Estatu Batuetako Everglades.
Sabana menditsuak
Normalean, Tropiko inguruko eskualde alpinoetan edo azpialpinoetan daude. Adibidez, Hego Amerikako Altiplanoan edota Madagaskarren daudenak.