Saúl Craviotto
Saul Craviotto Rivero (Lleida, 1984ko azaroaren 3a) polizia espainiarra eta kayak modalitateko palista da. Birritan, txapeldun olinpiarra izan da, Pekin 2008an, Rio de Janeiron 2016an, eta hiru aldiz munduko txapelduna, 2009an, 2010ean eta 2011n.
Saúl Craviotto | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Saúl Craviotto Rivero |
Jaiotza | Lleida, 1984ko azaroaren 3a (39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Lleida |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kayaklaria eta polizia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 98 kilogramo |
Altuera | 1,92 metro |
Enplegatzailea(k) | Espainiako Polizia Nazionala |
Jasotako sariak | ikusi
|
saulcraviotto.com | |
![]() ![]() ![]() |
Udako lau Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, guztira bost domina lortuz: urrea Pekinen 2008an, zilarra Londresen 2012an, urrea eta brontzea Rio de Janeiron 2016an eta zilarra Tokyon 2020an.
Hamar domina irabazi zituen Munduko Piraguismo Txapelketan 2007 eta 2019 urteen artean, eta sei domina Europako Piraguismo Txapelketan 2008 eta 2018 urteen artean.
Biografia
2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen K2 500 metroko proban, Carlos Pérez Rialekin batera, 1,28 minutuko denborarekin. 2012an Londresen, zilarrezko domina irabazi zuen K1 200 metroko proban.
2016ko Rio de Janeiroko Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen K2 200 m proban, Cristian Tororekin batera. Bi egun geroago, brontzezko domina irabazi zuen K1 200 metroko proban. Laugarren olinpiar partaidetzan, Tokio 2020an, zilarrezko domina irabazi zuen K4 500 metroko proban; eta Mireia Belmonte igerilariarekin batera, Espainiako banderaduna izan zen inaugurazio ekitaldian.
Bere kirol arrakastengatik, 2009an Kirol Merituaren Errege Aginduko Urrezko Domina eta 2016an Don Felipe de Borbón Kirol Sari Nazionala lortu zituen.
Craviottok Polizia Nazionaleko agente gisa lan egiten du Gijoneko Polizia-etxean. Bere lana eta kirol prestakuntza ez ezik, telebista saio batzuetan ere agertu izan da; 2017an Espainiako Telebistako "MasterChef Celebrity" sukaldaritza lehiaketaren bigarren edizioan parte hartu zuen, eta bertan irabazlea izan zen.
Nazioarteko ohoreak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2008 | Pekin ![]() |
![]() |
K2 500 m |
2012 | Londres ![]() |
![]() |
K1 200 m |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
K2 200 m |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
K1 200 m |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
K4 500 m |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2009 | Dartmouth ![]() |
![]() |
K1 4x200 m |
2009 | Dartmouth ![]() |
![]() |
K2 200 m |
2010 | Poznan ![]() |
![]() |
K1 4x200 m |
2010 | Poznan ![]() |
![]() |
K2 200 m |
2011 | Szeged ![]() |
![]() |
K1 4x200 m |
2013 | Duisburg ![]() |
![]() |
K1 200 m |
2014 | Mosku ![]() |
![]() |
K1 200 m |
2018 | Montemor-o-Velho ![]() |
![]() |
K2 200 m |
2018 | Montemor-o-Velho ![]() |
![]() |
K4 500 m |
2019 | Szeged ![]() |
![]() |
K4 500 m |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2008 | Milan ![]() |
![]() |
K2 500 m |
2009 | Brandenburgo ![]() |
![]() |
K2 200 m |
2010 | Corvera ![]() |
![]() |
K2 200 m |
2010 | Corvera ![]() |
![]() |
K2 500 m |
2018 | Belgrad ![]() |
![]() |
K2 200 m |
2018 | Belgrad ![]() |
![]() |
K4 500 m |
Bereizketa | Urtea |
---|---|
Urrezko domina - Kirol Merituaren Errege Agindua | 2009 |
Saria | Urtea |
![]() "Urteko Espainiako atletarik onena" |
2016 |
Kanpo estekak
- Orri ofiziala .
- Fitxa . COEren orria .
Aurrekoa: Rafael Nadal |
Espainiako Udako Olinpiar Jokoetako banderadunak![]() |
Ondorengoa: Zehazteko |