SWAPO
SWAPO, hau da, Hego-mendebaldeko Afrikako Herriaren Erakundea[7] (jatorrizko izen osoa, ingelesez: South-West African People's Organization; alemanez: Südwestafrikanische Volksorganisation; afrikaansez: Suidwes-Afrikaanse Volk-Organisasie), hauteskundeetan SWAPO Party izenaz aurkeztua, Namibiako alderdi politiko bat da. Internazional Sozialistaren eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren partaide da.
SWAPO Party | |
---|---|
SWAPOren bandera | |
Idazkari nagusia | Sophia Shaningwa |
Sorrera | 1960ko apirilaren 19a |
Eremua | Namibia |
Egoitza nagusia | Windhoek, Namibia |
Ideologia politikoa | Ofiziala: sozialismo demokratikoa[1] Gehiengoarena: afrikar nazionalismoa, demokrazia soziala,[2][3] |
Nazioarteko kidetza | Internazional Sozialista |
Eserlekuak erakundeetan | Namibiako Biltzar Nazionalean 77 / 96 Zinegotzien artean 226 / 327 Hegoaldeko Afrikaren Garapeneko Erkidegoko Parlamentu Foroan 0 / 5 Panafrikar Parlamentuan 4 / 5 |
http://www.swapoparty.org |
Historia
1960ean sortua, 1966an erakunde militarra bihurtu zen. Gerrila estrategia erabiliz, Hegoafrikako gobernuaren aurka aritu zen. Haien helburua Namibiako independentzia lortzea zen. Haien kuartel nagusiak hasieran Zambian zeuden; gero, 1975ean, Angola Portugaletik independizatu zenean, kuartierrak estatu horretara eraman zituzten. Armekin Hegoafrikako apartheid politikari aurre egin zioten. Apartheidek zera bilatzen zuen: zuriak eta bantuak sakabanatzea, hau da, politika arrazista.
1990ean Namibia estatu independentea izatea lortu zuen. Orduan, SWAPO alderdi politikoa bihurtu zen eta Sam Nujoma haien liderrarekin 1989ko hauteskunde orokorrak irabazi zituen. Ondorioz, Sam Nujoma herrialdearen lehen lehendakaria bihurtu zen. 2004ko hauteskundetan SWAPOk, orduan, Hifikepunye Pohamba gidaritzapean, berriro ere irabazi zuen, hautesleen % 76ren babesarekin.[8]
Erreferentziak
- Iileka, Sakeus. (2017-11-09). «Politburo approves sweeping changes» The Namibian: 1..
- Gerhard, Tötemeyer. (2007ko abendua). The Management of a Dominant Political Party system with particular reference to Namibia. Friedrich Ebert Stiftung.
- Dauth, Timothy. (1995-01-17). «From Liberation Organisations to Ruling Parties: The ANC and SWAPO in Transition» NamNet Digest 95, 3.
- Seibeb, Henny. (2017-05-12). «Social Movements, Party Politics And Democracy In Namibia» The Namibian.
- «Populism on the rise as South Africa and Namibia gear up to elect new presidents» The Conversation 2017-05-25.
- Soiri, Iina. (1996ko maiatza). «The Radical Motherhood: Namibian Women's Independence Struggle» Nordiska Afrikainstitutet Research Report 99.
- «SWAPO», Berria Estilo Liburua.
- http://www.sahistory.org.za/topic/union-south-africa-movement-towards-republic
Kanpo estekak
- (Ingelesez) SWAPO Partyren webgunea.