STEM
STEM ingelesezko akronimoa da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren diziplina akademikoak jasotzen dituena (science, technology, engineering & maths). Batez ere hezkuntza arloan erabiltzen da, zientzia eta teknologia alorren sustapenerako. Gaur egun, artea eta giza-zientziak barne hartzen duen STEAM terminoa erabili ohi da [1][2].
Hezkuntza
STEM mugimenduak, oro har, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako ikasketen ezarpena eta sustapena du helburu nagusi. Ezagutza bereizietan oinarritu ordez, modu osatuan bost diziplinen irakaskuntzan oinarritutako ikaskuntza-eredua proposatzen du, diziplina arteko ikuspegiarekin eta modu aplikatuan.
Nabarmendu beharrekoa da STEM Hezkuntzaren kontzeptuari eta praktikari buruzko ikuspegi desberdinak daudela. Eskualde edo herrialde bakoitzak bere esanahia zabaltzen edo mugatzen dubere testuinguru sozioekonomikoa aintzat hartuta.
Emakumezkoen presentzia STEM alorrean
STEM alor batzuetan gizonen eta emakumeen proportzioaren artean desoreka dago. UNESCOren (UIS) Estatistika Institutuak 89 herrialde ikertu zituen, eta ikerketa horien laurden bat (%29) emakumeak dira [3]. Desoreka horri aurre egiteko hainbat egitasmo jarri dira abian [4][5][6].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «STEM, STEAM... ¿pero eso qué es?» ODITE: Observatorio de Innovación Tecnológica y Educativa (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- «STEAM Euskadi» steam.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- «Women in Science» uis.unesco.org 2016-11-18 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- Inspira STEAM – #inspiraSTEAM. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- Innobasque Agencia vasca de la Innovación. (2018-11-21). STEAM espazioa - Gomendioen gida. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- «Zientzia-hezkuntza 2018-2019 - Zientzia-hezkuntza Programa» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).