SQL

SQL (ingelesez Structured Query Language; euskaraz, bilaketa-hizkuntza egituratua) domeinu espezifikoko lengoaia da. Datu-base erlazionalak kudeatzeko, sistemetako informazioa administratzeko eta berreskuratzeko erabiltzen da. Ezaugarri nagusietako bat aljebra maneiatzea eta kontsultak egiteko kalkulu erlazionala da [1]. Izan ere, datu-baseetako informazioa modu errazean berreskuratzeko eta horietan aldaketak egiteko erabiltzen da.

SQL
Jatorria
Sorrera-urtea1974
Argitaratze-data1986
Azken bertsioaSQL:2023
Ezaugarriak
Programazio paradigmaProgramazio deklaratibo
Media motaapplication/x-sql eta application/sql
Deskribapena
OinarrituaLehen mailako lengoaia logiko
Honen eragina jaso duDatalog (en) Itzuli eta Lehen mailako lengoaia logiko
Ekoizpena
DiseinatzaileaDonald D. Chamberlin (en) Itzuli eta Raymond F. Boyce (en) Itzuli
GaratzaileaEstandarizaziorako Nazioarteko Erakundea, Raymond F. Boyce (en) Itzuli eta Donald D. Chamberlin (en) Itzuli
iso.org…
kronologia
SEQUEL (en) Itzuli SQL


Hasiera batean, erlazio-aljebran eta erlazio-kalkuluan oinarrituta zegoen, baina SQL datuak definitzeko ,manipulatzeko eta kontrolatzeko lengoaia da. SQLren barruan datuak sartzea, kontsultak eguneratzea eta ezabatzea, eskemak sortzea eta aldatzea eta datuetarako sarbidea kontrolatzea sartzen dira. SQL ere, batzuetan, adierazpen-hizkuntza gisa deskribatzen da, eta prozesuko elementuak ere baditu.[2]

SQLren ezaugarri orokorrak

SQL datu-baseetan sartzeko lengoaia da, harreman-sistemen malgutasuna eta potentzia ustiatzen ditu, eta horren ondorioz, eragiketa ugari egiteko aukera ematen digu.[3]

Maila handiko edo prozedura gabeko hizkuntza adierazlea denez, oinarri teoriko sendoari esker eta erregistro-multzoak maneiatzeko orientazioari esker, kodifikazioan produktibitate handia izatea eta objektuetara orientatzea ahalbidetzen du.

Datuak definitzeko lengoaia: SQLren DDLak komandoak ematen ditu erlazio-eskemak definitzeko, erlazioak ezabatzeko eta erlazio-eskemak aldatzeko.

Datuak manipulatzeko lengoaia interaktiboa: SQLren DMLIak kontsulta-lengoaiak barne hartzen ditu, aljebra erlazionalean zein tuplen kalkulu erlazionaletan oinarrituta.

Osotasuna: SQLren DDLak datu-basean biltegiratutako datuek bete beharreko osotasun-murrizketak zehazteko komandoak barne hartzen ditu.

Ikuspegiak definitzea: DDL bistak definitzeko komandoak ditu.

Transakzioen kontrola: SQLk transakzio baten hasiera eta amaiera zehazteko komandoak ditu.

SQL txertatua eta dinamikoa: Programazio-lengoaietan SQL jarraibideak sar daitezke, hala nola: C++, C, Java, PHP, COBOL, Pascal eta Fortran erabilita.

Baimena: DDL komandoak ditu harremanetarako eta ikustaldietarako sarbide-eskubideak zehazteko.

Datu-motak

Hona hemen SQLren oinarrizko datu-mota batzuk:

  • Varchar: letraz, zenbakiz eta karaktere bereziz osatutako hitz-katea jasotzen du.
  • INT da SQL Server-en balio osoen datu mota nagusia. Zenbaki osoak zeinuarekin edo zeinurik gabe auki ditzazkegu.
  • Date: egutegiko data bat, urtea (lau zifrakoa), hilabetea eta eguna jasotzen dituena.
  • Time: eguneko ordua ordu minutu segundotan (aurrez zehaztutako balioa 0 da).

Optimizazioa


Maila altuko datu-baseetara sartzeko lengoaietan ohikoa denez, SQL adierazpen hizkuntza da. Hau da, zer nahi den zehazten du, eta ez nola lortu; beraz, epai batek ez du esplizituki ezartzen betearazpen-agindua.

Sententzia baten barne-exekuzioaren ordenak eragin handia izan dezake SGBDren eraginkortasunean, eta, beraz, optimizatu egin behar da sententzia gauzatu aurretik. Askotan, indizeen erabilerak kontsulta-jarraibide bat azkartzen du, baina datuen eguneratzea moteltzen du. Aplikazioaren erabileraren arabera, lehentasuna emango zaio indexatutako sarbideari edo informazioa azkar eguneratzeari. Optimizazioa nabarmen aldatzen da datu-baseko motor bakoitzean, eta faktore askoren mende dago..

Datu-base modernoen sistemek kontsultak optimizatzeko osagai bat dute. SQL kontsulta bat gauzatzeko egin daitezkeen planen azterketa zehatza egiten du, eta kontsulta hori egiteko eraginkorrena dena aukeratzen du.

Datuen Definizio Lengoaia (DDL)

Datuak definitzeko lengoaia (ingelesez Data Definition Language edo DDL ) datu-baseko objektuen egitura aldatzeaz arduratzen dena da. Datu-basean dauden datuak gorde, taulak aldatu, ezabatu edo definitzeko aginduak barne hartzen ditu. Oinarrizko lau eragiketa daude: CREATE, ALTER, DROP eta TRUNCATE. [4]

CREATE (Sortu)

Komando honek datu-basearen dauden objektuak sortzeko aukera ematen du, gainera datu-base berriak, taulak, bistak eta biltegiratutako prozedurak sortzeko balio du.

Adibidea(Tabla bar sortu)
CREATE TABLE bezeroak;

ALTER (Taula bati zutabea eranstea)

Komando honek taula edo objektu baten egitura aldatzeko aukera ematen du, ere taula bati eremuak gehitu/kendu dezake, gainera eremu baten mota aldatu, taula bati indizeak gehitu/kendu, trigger bat aldatu, eta abar.[5]

Adibidea
ALTER TABLE ikasleak ADD urtea INT UNSIGNED;

DROP (Ezabatu)

Komando honek objektu bat ezabatzen du datu-basetik. Taula, bista, aurkibidea, trigger, funtzioa, prozedura edo edozein objektu izan daiteke. ALTER sententziarekin konbina daiteke.

Adibidea ( Taula bat ezabatu)
DROP TABLE ikasleak;

TRUNCATE (Tronkatu)

Komando hau taulei bakarrik aplikatzen zaie, eta zehaztutako taularen eduki osoa ezabatzea da bere funtzioa. DELETE komandoaren gaineko abantaila, taulako eduki guztia ezabatu nahi dugunean, batez ere taula oso handia denean, askoz azkarragoa dela da, . Desabantaila da TRUNCATEk erabiltzeak taularen objektu guztiak erabat ezabatu nahi direnean bakarrik balio duela da, ezin baita WHERE klausula onartu.

Adibidea (Tabla bat erabat ezabatu)
TRUNCATE TABLE bezeroak;

Datuak manipulatzeko lengoaia DML (Data Manipulation Lenguage)

Definizioa [6]

Datuak manipulatzeko lengoaia bat (Data Manipulation Language edo DML ingelesez) datu-baseak kudeatzeko sistemak ematen duen lengoaia bat da, eta erabiltzaileei aukera ematen die datuak kontsultatzeko edo manipulatzeko.

Datuak manipulatzeko lengoaiarik ezagunena SQL da gaur egun, datu-base erlazional batean datuak berreskuratzeko eta manipulatzeko erabiltzen dena.

SELECT (Aukeratu)

SELECT sententziak aukera ematen digu datu-baseko taula batean gordetutaordetuta dauden datuak kontsultatzeak

Funtsezko forma
SELECT [{ALL|DISTINCT}]
    <izena_eremua>[, <izena_eremua>...]

FROM {<izena_tabla>|<izena_bista>}[,
    {<izena_tabla>|<izena_bista>}...]

[WHERE <condizioa> [{AND|OR} <condizioa>...]]

[GROUP BY <izena_eremua>[, <izena_eremua>...]]

[HAVING <condizioa> [{AND|OR} <condizioa>...]]

[ORDER BY {<izena_eremua>|<indize_eremua>} [{ASC|DESC}][,
    {<izena_eremua>|<indize_iremua>} [{ASC|DESC}]]];



SELECT

Gako-hitza, exekutatu nahi dugun SQL sententzia hautaketa dela adierazten duena.

ALL

Adierazten du balio guztiak hautatu nahi ditugula. Lehenetsitako balioa da, eta ez da ia inoiz zehazten.

DISTINCT

Adieraztu du balio desberdinak bakarrik hautatu nahi ditugula.

FROM

Adieraztu du datuak berreskuratzeko erabili nahi dugun taula (edo taulak). Taula bat baino gehiago badaude, "Kontsulta konbinatua" edo "join" deitzen zaio kontsulta erabili behar da. Kontsulta konbinatuetan, beharrezkoa da konbinazio-baldintza bat aplikatzea WHERE klausula baten bidez.

WHERE

Itzuliko diren datuak balditza bat bete beharko dute, WHERE zehazte duguna zehazki. AND eta OR eragile logikoak onartzen ditu.

GROUP BY

Zehazten du zein talde ematen zaien datuei. Funtzio agregatuekin konbinatuta erabiltzen da beti.

HAVING

baldintza bat zehazten du, eta baldintza hori bete behar da kontsultak datuak itzul ditzan. WHEREren antzeko funtzionamendua du, baina kontsultak itzulitako emaitzei aplikatuta. GROUP BYrekin batera aplikatu behar da beti, eta bertan jasotako eremuei buruzkoa izan behar du baldintzak.

ORDER BY

Emaitzan adierazitako zutabeen arabera ordenatuta aurkezten du. Ordena ASC (goranzko ordena) eta DESC (beheranzko ordena) erabiliz adieraz daiteke. Lehenetsitako balioa ASC da

Adibidea

Autoen taula kontsultatzeko eta matrikula, marka, modeloa, kolorea, kilometro_kopurua, plaza-kopurua eremuak berreskuratzeko, kontsulta hau egin behar dugu. Datuak markaren eta ereduaren arabera ordenatuta itzuliko dira, goitik beherako zerrendan, txikienetik handienera. FROM gako-hitzak adierazten du datuak Autoak taulatik berreskuratuko direla.

SELECT
    matriulka,
    marka,
    modeloa,
    kolorea,
    kilometro_kopurua,
    plaza_kopurua
FROM
    autoak
ORDER BY
    marka,
    modeloa;

Izartxoaren erabilerak adierazten du kontsultak taulan dauden eremu guztiak itzultzea nahi ditugula, eta datuak markaren eta ereduaren arabera ordenatuta itzuliko dira.

SELECT *
FROM
 autoak
ORDER BY
    marka,
    modeloa;
WHERE klausula (non)

WHERE klausula SELECT sententzia baten emaitza iragazteko aukera ematen digun jarraibidea da. Normalean ez dugu taulan dagoen informazio guztia lortu nahi, momentu horretan erabilgarri izango zaigun informazioa bakarrik nahi dugulako. Where klausulak datuak iragazten ditu kontsultak itzuli aurretik. WHERE klausulan testu mota bat sartu nahi dugunean, balioa komatxo sinpleen artean sartu beharko

dugu.

Gure adibidean, auto jakin bat kontsultatu nahi dugu; horretarako, WHERE klausula bat gehituko dugu. Klausula horrek baldintza bat edo batzuk zehaztu ditzake, SELECT sententzian itzuliko diren datuak baldintza bete beharko dute. Kasu horretan, kontsultak matrikula duen autoaren datuak bakarrik itzuliko ditu, MF-234-ZD matrikula duen autoaren datuak edo FK-938-ZL matrikula soilik.[7]

SELECT
    matrikula,
    marka,
    modeloa,
    colorea,
    kilometro_zenbakia,
    plaza_kopurua
FROM
    autoak
WHERE
    matrikula = 'MF-234-ZD'
    OR matrikula = 'FK-938-ZL';

Hurrengo kontsultak DISTINCT baldintzapekoa erabiltzen du. Autoen taulako marka- eta modelo-eremuek osatutako balio desberdin guztiak itzuliko dizkigu.

SELECT DISTINCT marka, modeloa FROM autoak;
ORDER BY klausula (Ordernar por)

ORDER BY klausulak aukera ematen digu datuak zein ordenatan itzuliko diren zehazteko. Ordena goranzko edo beheranzko moduan zehaztu dezakegu ASC eta DESC gako-hitzen bidez. Ordena zutabean definitutako datu motaren araberakoa da, zenbakizko eremu bat horrela ordenatuko da, eta alfanumeriko bat A-tik Z-ra ordenatuko da, nahiz eta edukia zenbakizkoa izan. Kontsulta egitean zehazten ez bada aurrez zehaztutako balioa ASC izango da.

Adibideak:

SELECT
    matrikula,
    marka,
    modeloa,
    kolorea,
    kilometro_zenbakia,
    plaza_zenbakia
FROM
    autoak
ORDER BY
    marka ASC,
    modeloa DESC;

Adibide honek autoen taulako matrikulak, markak, modeloak, koloreak, kilometroa_zenbakia eta plaza_zenbakia hautatzen ditu, markaren eta modeloaren eremuen arabera ordenatuz, goranzko marka eginez eta beheranzko eredua jarriz.[8]

SELECT
    matrikula,
    marka,
    modeloa,
    kolorea,
    kilometro_zenbakia,
    plaza_zenbakia
FROM
    autoak
ORDER BY 2;


Adibide honek autoen taulako matrikula, marka, modeloa, kolorea, kilometro_zenbakia eta plaza_zenbakia eremu guztiak hautatzen ditu, marka-eremuaren arabera ordenatuz, bigarren lekuan agertzen baita SELECT osatzen duten eremuen zerrendan.

INSERT (Txertatu)

SQLren INSERT sententzia batek datu-base erlazional batean taula bati (eta bakar bati) erregistro bat edo gehiago gehitzen dizkio.

Funtsezko forma
INSERT INTO
    tabla_izena(zutableA, [zutabeB, ...])
VALUES
    ('balorea1', ['balorea2', ...]);

-- baita horrela erabi daiteke:
INSERT INTO tabla_izena VALUES ('balore1', 'balorea2');

Zutabe eta balio kopuruak berdinak izan behar dira. Zutabe bat zehazten ez bada, lehenetsita dagoen balioa esleituko zaio. INSERT sententziak zehaztutako balioek (edo inplizituek) aplikatu beharreko murrizketa guztiak bete beharko dituzte. Sintaxi-errore bat gertatzen bada edo murrizketaren bat urratzen bada, ez da ilara gehituko eta errore bat itzuliko da.

Adibidea
INSERT INTO telefono_agenda (izena, zenbakia)
VALUES ('Roberto Jeldrez', 4886850);

Taularen datu guztiak definitzen ditugunean, sentzia motza erabili daiteke.

INSERT INTO tabla_izena VALUES ('balore1', ['balore2', ...]);

Adibidea jakinda 'izena' eta 'zenbakia' zutabe bakarrak direla telefono_agenda tablan.

INSERT INTO telefono_agenda
VALUES ('Johnny Aguilar', 080473968);

UPDATE (Eguneratu)

SQLren UPDATE sententzia bat, taula batean dauden erregistro multzo baten balioak aldatzeko erabiltzen da.

Adibidea
UPDATE My_table SET field1 = 'updated value' WHERE field2 = 'N';

DELETE (ezabatu)

SQLren DELETE sententzia batek taula batean dauden erregistro bat edo gehiago ezabatzen ditu.

Oinarrizko forma

DELETE FROM nire_taula where zutabe1 = 'balore1';
Adibidea
DELETE FROM nire_tabla WHERE zutabea2 = 'N';

Datu-baseak kudeatzeko sistemak

SQL datu-baseak kudeatzeko sistema erabilienak, ordena alfabetikoan, honako hauek dira:

  • DB2
  • Firebird
  • HSQL
  • Informix
  • InterBase
  • MariaDB
  • Microsoft SQL Server
  • MySQL
  • Oracle
  • PostgreSQL
  • PervasiveSQL
  • SQLite
  • Sybase ASE

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Paul, Ryan. (2005-10-24). «A guided tour of the Microsoft Command Shell» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  2. Aprobación de SQL. .
  3. «SQL Fundamentals». En About.com, ed. Databases. Consultado el 17 de octubre de 2015.. .
  4. Larry, Rockoff. ((2011)). Course Technology/Cengage Learning, ed. The language of SQL.. .
  5. .
  6. Basic Elements of Oracle SQL: Data Types».Redwood City, CA: Oracle USA, Inc.. , Oracle Database SQL Language Reference 11g Release 2 (11.2). Oracle Database Documentation Library. or..
  7. Un enfoque práctico de SQL. Ediciones cooperativas.. ISBN ISBN 987-1076-61-4...
  8. «PostgreSQL prides itself in standards compliance. Its SQL implementation strongly conforms to the ANSI-SQL:2008 standard».. .

Bibliografia

  • Codd, Edgar F (June 1970). "A Relational Model of Data for Large Shared Data Banks". Communications of the ACM. 13 (6): 377–87. doi:10.1145/362384.362685. S2CID 207549016. Archived from the original on 2007-06-12.
  • Discussion on alleged SQL flaws (C2 wiki)
  • C. J. Date with Hugh Darwen: A Guide to the SQL standard : a users guide to the standard database language SQL, 4th ed., Addison Wesley, USA 1997, ISBN 978-0-201-96426-4

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.