SOHO

Solar and Heliosferic Observatory (SOHO) 1995ko abenduaren 2an espaziora bidali zen zunda berezia da. Bere funtzioa Eguzkia aztertzea da, 1996. urtetik ari da lanean. ESA eta NASA arteko multzo proiektua da SOHO zunda.

SOHO
ErakundeaNASA, ESA
Jaurtiketa data1995eko abenduaren 2

Hasieran bi urteko misioa burutzeko antolatu zen arren, sunda honek lanean dago orain dela 15 urte. Gainera gaur egun eguzkiaz informazioa, denbora errealean, ematen duen iturri bakarra da. Sundak transmititzen dituen datu hauek, eguraldi espazialaren iragarpenetan erabilgarriak dira oso. Lagrange puntuan dago Advanced Composition Explorer sundarekin batera, L1 izeneko puntuan.

Aipatutako puntu honetan, lurreko grabitatea eguzkiarena berdindu eta ezeztatzen du, beraz puntu honetan, oreka dinamikoa lortuko luke edozein zunda mota. Honen ondorioz, orbita egonkorra egongo da.

Egonkortasun honek, beraz, L1 puntuan lortzen da, baina SOHO orbitan hamaika hilabete behin lortzen da.

Egoera arruntean, zundak 200 kbps transmititzen ditu etengabe argazkiak egiteko, eta beste eguzki bitartekoak, Barne Espazioko Sarearen bitartez. SOHOren aktibitate datuak, eguzki sugarrak aurresateko erabiltzen dira.

2003an ESA datuak transmititzeko beharrezko behar den eragilean zegoen akats bat transmititu zuen, eta horrek eragin zuen hiru hilabetetik behin, bi edo hiru asteko atzerapena datuen transmisioan. Dena den, ESA eta Barne Espazioko Sarearen (DSN) beste antena mota bat erabiltzen dituzten kasu horietan datuen transmisio ez galtzeko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.