SIOP eredua
SIOP eredua, (ingelesetik zuzenean mailegatutako akronimoa, Sheltered Instruction Observation Protocol)[1][2][3], ingeles hizkuntzaren irakaskuntzan sakontzeko sortu zen ikuspegi didaktiko da, hizkuntza eta edukiak batera, ondo uztartuta, landu nahi zituena. "Sheltered Instruction" terminoak "murgilketa babestua" bezala itzuli izan da, murgiltze ereduak gogoan.
SIOP ereduaren helburuak, (gaur egungo terminologia erabiliz):
- 1. Ingelesaren bidez, ingelesa dela bide, edo bigarren hizkuntzaren bidez, bigarren hizkuntza dela bide, ikasturte jakin bateko konpetentzien maila lortzen laguntzea, ikasleei (konpetentzia guztietan) aurrera egiten laguntzea.
- 2. Ingeles hizkuntza erabilita, edo bigarren hizkuntza erabilita, ikasturte bakoitzari dagokion komunikazio konpetentzia lortzea.
Definizioa
SIOP eredua, Kalifornian SDAIE bezala ere aipatua, irakaste-estilo bat da, edozein arlotako jakintza esparrutan (gizarte zientzietan, matematiketan, zientzietan, arteetan, gorputz hezkuntzan...), H2 hizkuntza lantzeko eta horren bidez ikasleak lorpen akademiko altuagora lortzeko, bai gaitasun komunikatiboan bai beste konpetentzia guztietan.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Echevarría (et al.), Jana, 1956-. (2012). Making content comprehensible for English learners : the SIOP® model. (4th ed. argitaraldia) Pearson ISBN 978-0-13-268972-4. PMC 769420801. (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
- (Ingelesez) "Using the SIOP Model for Effective Content Teaching with Second and Foreign Language Learners". Journal of Education and Training Studies Vol.1, No. 2; October 2013 - ISSN 2324-805XE - ISSN 2324-8068 Published by Redfame Publishing http://jets.redfame.com, 239-249 or. ISBN ISSN 2324-805XE - ISSN 2324-8068..
- (Ingelesez) «SIOP - Learn about SIOP» www.cal.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Blanka Olalde: “Zer da SIOP eredua?”
- Hizkuntzak eta edukiak. SIOP eredua.
- (Ingelesez) Introducing the SIOP® Model