SESC Pompéia
SESC Pompéia São Pauloko kulturgune eta kirolgune bat da, arkitekturaren aldetik 1977tik 1986ra bitartean, Lina Bo Bardi arkitektoak Merkataritzako Gizarte Zerbitzua (SESC, portugesez Serviço Social da Comércio) izatea birmoldatua, Brasilgo arkitektura brutalistaren adibide bikaina da.
SESC Pompéia | |
---|---|
Serviço Social do Comércio | |
![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Brasilgo unitate federatibo | ![]() |
Brasilgo udalerria | São Paulo |
Koordenatuak | 23°31′33″S 46°40′59″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1978 - 1982 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Lina Bo Bardi |
Azalera | 16.573 m² |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Rua Clélia, n.º 93 - Pompéia - São Paulo - São Paulo - Brasil |
Historia eta ezaugarriak
Mauser & Cia Ltda enpresa alemanak 1938an inauguratu zuen Pompéia fabrika zaharra. eta Ibsen enpresa industrial brasildarrak bereganatu zuen 1945ean. Petrolio-upelak egiteko lantegia izan zen, eta geroago hozgailuak eta kerosenoa ere bai. 1970ean utzi zuen lantegi izateari.[1]
1976tik aurrera, Lina Bo Bardi eraikina berriztatzen hasi zen. Proiektuaren lehentasuna izan zen auzoko jendeak transmititu zion bizitasuna mantentzea eta handitzea, eta, hala, Bo Bardi industria-eraikin baten izpirituari eusten saiatu zen.[2] Horretarako, kirolguneak eta aldagelak hormigoizko bi dorretan bildu zituen, leiho globularrekin, eremu eraikiezin batek bananduta.[2] Eraikin horiek lotzeko, Bo Bardik oinezkoentzako zortzi pasabide diseinatu zituen.
Era berean, fabrikako barnealdeko hormak kendu eta porlanezku igerileku induskatu bat eraikitzea erabaki zuen.[3]
Instalazioetan antzokia dago, erakusketa aretoak, jatetxea, taberna, tailerrak, ikastaroak, irakurketak eta musika ekitaldiak egiteko tailerrak eta aretoak ere baditu SESCek.[3][4]
Iruditegia
- Bi eraikin nagusien arteko oinezko pasabideak.
- Leiho globularrak.
- Barrualdea.
- Barrualdea.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «SESC Pompéia» artikulutik itzulia izan da, 2021-09-10 data duen 138240283 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-09-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- «LinhaUni será a operadora da Linha 6-Laranja a partir de 2025» Metrô CPTM 2020-10-07.
- Viva, Arquitectura. «SESC Fábrica Pompéia, São Paulo - Lina Bo Bardi» Arquitectura Viva.
- Soller, Kurt. (2021-08-02). The 25 Most Significant Works of Postwar Architecture. ISSN 0362-4331..
- SESC Pompéia - Sociedad de Arquitectos del Uruguay. .