SC Natzab
Sc Natzab (Iruñea, 1964), (Zuriñe Baztan lehenago), euskal transfeminista ekintzailea, pertsona transexualen eskubideen defendatzailea eta bere bizi-esperientziatik abiatuta transexualitatearen despatologizazioaren aldeko borrokan aritua da. [1] 2016tik aurrera Grezian zehar eta Lesbos uhartean errefuxiatuen egoera hurbiletik jarraitu du.[2]
SC Natzab | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Zuriñe Martinez Baztán |
Jaiotza | Iruñea, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | trans eskubideen aldeko ekintzailea eta ekintzaile ekologista |
Mugimendua | transfeminismoa Ekologismoa Antimilitarismoa |
Izengoitia(k) | SC Natzab |
Ibilbidea
Klinika-laguntzaile izateko ikasketak egin zituen baita baso-laguntzailea izatekoak ere. Lorezaintzan aritu eta agroekologiaren defendatzailea da mundu justu, libre, berdinkide eta iraunkorra eraikitzeko bere hausnarketak argitara emanez. Bere aktibismoa nabaria da mugimendu ekologistan, antimilitaristan eta feministan (eko eta trans). [3][4][5]
Intsumisioaren alde egin zuen soldadutza ez egitea erabaki zuenean. Hori dela eta, Arabako Langraiz Okako espetxean kartzela zigorra bete behar izan zuen. Bertan izandako bizi-eskarmentu sakonagatik, harrezkeroztik Salhaketarekin, preso daudenenekiko elkartasun-mugimenduarekin lan egin zuen. Euskal Herrian desazkundearen aldeko Mugimenduko ekintzailea izan da, Fracking Ez Araban Plataforman [6] baita "Las Trans" Kolektiboan, bere aurpegi publikoa izan ze larik.[7]
SC Natzab trans aktibistak parte hartu zuen Sukuboren sorkuntzan, Gasteizen erreferente den gune lesbotransfeministan. Euskadi mailan “STOP PATOLOGIZACION TRANS” sarearen bozeramailea izan zen, bere xedea hauxe izanik: genero bitarren barruan sailkatu ezin diren identitate eta gorputzak bistaratu, legitimatu eta balioa eman. Pikara Magazinek bultzaturiko zeinu-hizkuntzan egindako glosategian lagundu zuen. [8] Ipuinak idazten ditu queer errealitateak bistaratzeko asmoz.
2016tik aurrera pertsona errefuxiatuekiko elkartasun mugimenduan murgilduta dago eta parte hartzen ari da squadsetan, Grezian pertsona errefuxiatuek okupaturiko espazioetan. [9][10] [11][12]
Emakume lesbiana eta transexual gisa, bere bizi-esperientziatik abiatuta trans pertsonen medikalizazioa salatzen du, baita gorputzaren eta sexualitatearen gainean inposatzen diren arau normatiboak ere. Pertsona guztien giza eskubideen zein emakume guztien sexu- eta ugalketa-eskubideen alde borrokatzen du.[13]
Lanak
Parte hartu du lan hauetan:
- 2012 – El Fracking Soberanía Alimentaria aldizkarian, 9. zenbakia. [6]
- 2014 – Feminismos lesbianos y queer: representación, visibilidad y políticas liburuan, Bi kapituluen egilea: "Una vida en la fisura (queer)" [14] eta "¿Por qué identificarte como heterosexual?" [15]
- 2014 – Arrakala. Dokumentala. Produkzioa: Topatu eta Bilgune Feminista.[16]
- 2017 – Atenas. Meeting point. Dokumentala. Zuzendaria Carmen PG Granxeiro.[17]
- 2018 – De objetos de estudio a SUJETAS. ONGD Mundu Berriak egindakoa.[18]
- 2020 – Bi urte lau hilabete eta egun bat. Dokumentala. Zuzendaria Lander Garro.[19]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) En los márgenes, Zuriñe. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- «"Open the borders (VergÜEnza)" -Sc Natzab» Halabedi (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
- (Gaztelaniaz) «Tomar los espacios. Tomar (otra vez) las calles y los cuerpos.» El Cotidiano 2014-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- Barik, Beldur. «Beldur Barik» beldurbarik.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- (Gaztelaniaz) «DEGENERADxS: Paisajes de afectos: Afektuen paisaiak | Histeria Kolektiboa» histeriak.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- (Katalanez) Leire, Urkidi Azkarraga,; M., Baztan, Zuriñe; Mikel, Otero,; Eider, Fernández de Pinedo,. (2012). «El 'fracking' :» Soberanía alimentaria, biodiversidad y culturas (9) (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- Vasco, Diario. «Eraldatzen proyecta el documental 'El Camino de Moisés'. diariovasco.com» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- «Espainar Zeinu Hizkuntza (EZH)» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- (Gaztelaniaz) «SC Natzab nos acerca a los últimos acontecimientos en Grecia - halabedi» halabedi 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- (Gaztelaniaz) «Hoy por hoy Vitoria 01/08: SC ha estado 8 meses ayudando a los refugiados que se han quedado atascados en Grecia. | SER Vitoria» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- (Gaztelaniaz) «Los Squad acogen a familias refugiadas y aguantan en Grecia las amenazas de desalojo - halabedi» halabedi 2017-06-14 (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- Perez, Ander. (2019-09-15). «"Salvini pelikulako gaiztoa da, baina Europa du atzean"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
- Mundu Berriak. (2018-02-21). “De objetos de estudio a SUJETAS de estudio” // “Ikerketa objektutik Emakumeen ikerketara”. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- (Gaztelaniaz) Baztan, Zuriñe M.. (2014). Una vida en la fisura (queer). (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- (Gaztelaniaz) Baztan, Zuriñe M.. (2014). ¿Por qué identificarte como heterosexual?. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- «Zu zergatik zara heterosexuala?» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- (Gaztelaniaz) Atenas. Meeting point (2017). (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- “De objetos de estudio a SUJETAS de estudio” // “Ikerketa objektutik Emakumeen ikerketara”. (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- Txantiloi:Cita web
Kanpoko loturak
- 2013– Cultura Transek egindako bideoa "Diálogo Trans sobre conquistar en cuerpo"
- 2014–.[Arrakala] Zuriñe MBaztan: Extrangeneroa. Topatu eta Bilgune Feministak ekoiztua.
- 2015– Zurine Baztan: Malgutasuna ahotan Berrian elkarrizketa.
- 2017– Atenas Meeting point, Carmen Pg Granxeirok zuzenduriko dokumentalean.