SC Braga
Sporting Clube de Braga edo SC Braga Portugalgo futbol taldea da, Braga hirikoa. 1921ean sortu bazen ere garai onenak 90. hamarkadatik aurrera izan ditu. Europan 2008ko UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen eta 2010-11n UEFA Europa Leagueko finalista izan zen.
Ezizena(k) | Os Arcebispos, Os Arsenalistas | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1921 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Estádio Municipal de Braga edukiera: 30.000 lagun inaugurazioa: 2003 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Primeira Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![](../I/Sporting_Clube_de_Portugal_vs_Sporting_Clube_de_Braga_01.jpg.webp)
![](../I/SC_Braga_2011.jpg.webp)
Historia
Sporting Braga 1921ean sortu zen eta izena jartzerako orduan garai hortan Portugalgo talderik onena zen Sporting Clube de Portugalengan fijatu ziren. 40. hamarkadan José Antunes Guimarães presidenteak negozio kontuegatik Londresera sarritan joan behar izaten zuen eta Arsenalen zaletu bihurtu zenez 1947tik aurrera taldeak haren koloreak hartu zituen.
1966an bere lehenengo titulua lortu zuen, Portugalgo futbol kopa.
Azken urteetan talde indartsua bihurtu da Portugalen. 2010an ligan bigarren egin zuen eta 2011ean UEFA Europa Leagueko finalera iritsi zen. FC Portok 1-0 emaitzaz garaitu zuen.
2015 eta 2016an Ligan laugarren egin du eta Kopako finalak jokatu ditu. Kopako final bietan 2-2 egin ondoren penalti jaurtiketek erabaki zuten titulua, lehenengoa galdu egin zuen eta bigarrena irabazi, 30 urteren ondoren. 2021. urtean Kopa titulu berri bat eskuratu zuen.
Uniformea
Historikoa
|
|
Azken urteak
|
|
|
|
|
Palmaresa
Portugalen: 5
- Portugalgo futbol liga (0): bigarren 2009-10an.
- Portugalgo futbol kopa (3): 1966, 2016, 2021.
- Ligako Kopa (2): 2012-13, 2019-20.
- Portugalgo Superkopa (0): finalista 1982 eta 1998an.
Nazioartean: 1
- UEFA Europa League:
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2011.
- UEFA Intertoto Kopa:
- Txapelduna (1): 2008.
Kanpo estekak
- (Portugesez)Webgune ofiziala
2022-23ko Portugalgo Liga | ![]() |
---|---|
Arouca | Benfica | Boavista | Braga | Casa Pia | Chaves | Estoril Praia | Famalicão | Gil Vicente | Marítimo Funchal Paços de Ferreira | Portimonense | Porto | Rio Ave | Santa Clara | Sporting Clube | Vitória de Guimarães | Vizela |