Sindicato Andaluz de Trabajadores

Sindicato Andaluz De Trabajadores (SAT) andaluziako sindikatu bat da, bere ideologian nazionalismo andaluziarra eta antikapitalismoa barneratzen dituena eta klase kontzientzia daukana. 2007ko irailaren 23an sortu zen, Sevilla hirian.

SAT
Izen osoaSindicato Andaluz de Trabajadores
Sorrera2007
Afiliatuak20.000
Idazkaria nagusiaÓscar Reina Gómez
Egoitza nagusiaSevilla
Webguneawww.sindicatoandaluz.info

Andaluziako sindikatu desberdinetako batasunaren bitartez sortu zen: Aljarafeko olibari bat, Marbellako udal langileena, Autonomia Obrera (Cadizeko udaletxearen langileen sindikatua), Foro Sindical Andaluz (Partido Comunista del Pueblo Andaluz alderdiarekin loturak izan zituena eta SAT zein PCPAtik kaleratua izan dena panfleto xenofoboak argitaratzeagatik) eta Sindicato de Obreros del Campo (SOC) sindikatu historikoa.

Sorrera

SAT sindikatua 2007ko apirilaren 23an osatu zen, Sevillako Pablo de Olavide unibertsitatea[1].

Oinarri ideologikoak

SAT klase sindikatu gisa definitzen da, alternatiboa, antikapitalista, asanblearioa, ekintza zuzenekoa, autonomoa, independentea, solidarioa, internazionalista, pluralista, irekia, antipatriarkala, konfederala, errepublikarra, nazionalista andaluziarra, ezkerrekoa eta utopikoa[2].

Diego Cañamero SAT-ren bozeramaile nazionala izan zen haren fundaziotik, 2007an, II. kongresuraino, 2015ko urrian ospatua.

20.000[3] kide inguru ditu. Etengabe antolatzen diren manifestazio eta egiten dituzten aldarrikapenek ospetsua egin dute sindikatua. Gainera erabiltzen dituzten metodoek famatu egin dute SAT, hala nola, jabetza pribatuaren okupazioa. Azken bi urteetan hauteskunde sindikaletan emaitza onak izan dituzte, batez ere Cadiz eta Sevillan.

SAT-ek bere I. Kongresu Nazionala 2011ko abenduan ospatu zuen, non sindikatuak hurrengo urteetan aurrera eramango zituen politikak adostu ziren. Kongresu hori Sevillan izan zen. Sindikatu nazionalista andaluziarretatik jaio ez bazen ere, hasieratik arbonaidak erabili zituzten (nazionalismo andaluziarraren bandera). Batzuetan izarra sindikatuaren siglek (SAT) ordezkatzen dute erabilitako banderan.

2015eko urrian SAT-ek bere II. kongresua ospatu zuen Gilenan, Sevilla probintziaren herri batean. Erabaki ziren gauzen artean, Óscar Reina gaztea aukeratu zuten bozeramaile nazional gisa, Diego Cañamero ordeztuz.

Ekintza mediatikoak

SAT-ek ekintza zuzena aldarrikatzen du.

Cayetano Martínez De Irujorekin polemika

Cayetano Martínez de Irujok telebistan egindako adierazpen polemikoen arira, hau deklaratu zuena: "Gazteek aurrera egiteko asmorik ez daukatela ikusten duzunean, hori larria da. Hori Andaluzian soilik gertatzen da. Egia esanda. Hori Espainiako iparraldean ez da gertatzen, erdialdean ere ez. Extremaduran ezta ere" (Horrez gain Andaluzian jendeak lan egin nahi ez duela iradoki zuen[4]), SAT-ek manifestazio bat antolatu zuen, 500 pertsona gerturatu zirenera. Agerraldia Cayetanoren finkan egin zen, non agiraka egin eta bere hitzak aurpegiratu zizkioten. Gainera, barkamena eskatzea exijitzeaz gain, sindikalistekin bilera bat edukitzea eskatu zioten, jornaleroen errealitatea erakusteko.

Martínez De Irujok SAT-ren eskaera onartu zuen, Juan Manuel Sánchez Gordillo eta Diego Cañamerorekin elkartuz 2011ko abenduaren 20an. Sindikalistekin edukitako bileraren ostean, Cayetanok bere hitzak zuzendu zituen, "ezagutzen ez zuen errealitate" bat ikusarazi ziotelako.

Somonte lursailaren okupazioa

2012ko martxoaren 4aren goizean SAT-eko 500 kide inguruk Somonte lursaila okupatu zuten, Palma del Río udalerrian, Kordobako probintzian. Lursail hau, Andaluziako Juntaren jabegoa, enkante publikoan egoteko aurreikusita zegoen hurrengo egunean.

Okupazio horren bitartez, Posadas, Kordoba eta beste eremu batzuetako hogeita hamar pertsona lursailean geratu ziren. Asmoa bertan irautea zen, lurra lantzeko eta praktikan ipintzeko lurra langileen bitartez autogestionatuta izan behar dela, ahalik eta lanpostu gehien sortzeko eta bertako ekonomia zein eskualdekoa garatzen laguntzeko.

Martxoaren 26ko egunsentian Guardia Zibileko indarrek lursaila desalojatu egin zuten, baina jornalariek, deslajoaren ostean bildu ziren asanblada batean, borrokarekin jarraitzea eta lursaila berriz okupatzea erabaki zuten egunsentian bertan. Ehun sindikalista eta jarraitzaile ugariren babesa izan zuten, Andaluziako punta desberdinetatik ailegatu zirenak, batez ere hurbil zeuden herrietatik.

Gaur egun, SAT-ek lursaila okupatuta jarraitzen mantentzen du sindikatu horren kide batzuk sortutako kooperatiba batzuen laguntzarekin. 300 hektarea dituzte lehorreko laborantzan ekoizten eta beste 40 hektarea ortuentzako, non urazak, tomateak, alberjiniak, piperrak, angurriak, kuiak, kuiatxoak eta beste fruitu edo barazkiak hazten dituzten, denboraldiaren arabera. Abeltzaintzari dagokionez, ehun bat ardi, oiloak eta ahate batzuk dituzte.

Proiektuak interesa piztun du Andaluzia zein Estatu Espainolatik kanpo. Horregatik ia egunera mundu osoko kazetariak eta proiektua ezagutu edo lagundu nahi duten pertsona anonimoak jasotzen dituzte.

Las Turquillas lursailaren okupazioa

2012ko uztailaren 24an SAT-eko 1.000 sindikalista inguruk Las Turquillas lursaila okupatu zuten, Écijan (Sevilla), non Armadaren behor-taldea kokatuta dagoen. Lursaila, Espainiako Defentsa Ministerioaren menpekoa, 1.200 hektarea ditu, gehiena lugorri, Espainiako armadak 20 hektarea besterik ez baitu erabiltzen behor-taldearentzako.

Eskola materialaren "desjabetze behartuak"

2013ko abuztuaren 30ean SAT-ren 200 militante eta jarraitzaileek ekintza sinboliko bat eraman zuten aurrera, "desjabetze behartua" izena ipini ziotena. Oinarrizko eskola materialez beteta zeuden 10 erosketarako orgak atera zituzten Carrefour frantziar multinazionalaren hipermerkatu batetik, Sevillako probintzian, Utrera errepidean. Ez zen inolako istilu biolentorik gertatu, merkatuaren segurtasun guardiek eskua sartu ez zutelako, Diego Cañamerok zituen eskabideei esker, "ekintza sindikal aldarrikatzailea izango zela eta inolako arazorik ez zela egongo" ziurtatzen zuena.

SAT-en iturriek adierazi zuten ikasturte hasieran material eskolarrak 100 eta 150 euro bitarteko gastua zeukala ume bakoitzeko andaluziar familietan eta hartutako materiala hurrengo egunetan behar zuten familiei emango zietela. Gainera adierazi zuten ere, Andaluzian pobreziatik hurbil bizi diren bi milioi pertsona daudela eta 400.000 familia bere kide guztiak langabezian daudenak eta inolako laguntzarik jasotzen ez dutenak.[5]

Ikasturtea hasi baino egun bat lehenago, "desjabetutako" eskola materiala Corrala Utopía bezala ezagutzen den okupatutako Sevillako etxebizitza bloke baten familiei eman zieten dozena bat komunikabide aurrean.

Aguardientero lursailaren okupazioa, "Cerro Libertad" deiturikoa

2017ko apirilaren 1an, SAT-eko 200 militante inguruk BBVA taldearen jabegoan zegoen lursail bat okupatu zuten Jaenen, aldarrikatuz lurraren funtzio soziala betetzea, Andaluziako Autonomia Estatutuak adierazten duen moduan. Lursailari "Cerro Libertad" izena ipini zioten, Andrés Bodalo sindikalistaren askatasuna aldarrikatuz.

Funtzionamendua

SAT-ren organorik nagusiena Kongresu Nazionala da, teorian lau urteetan behin ospatzen dena. Kongresuak bozeramaile nagusia eta 50 kidez osatuta komite nazional bat aukeratzen du.

Erreferentziak

  1. Roca Martínez, 2014, pp. 458-459.
  2. SAT-en estatutuak
  3. .
  4. Internet, Unidad Editorial. «Cayetano Martínez de Irujo: 'En Andalucía la gente joven no tiene ganas de progresar'» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) País, El. (2013-08-30). «El SAT se lleva 10 carros con material escolar de un supermercado de Sevilla» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-03).

Ikus gainera

Bibliografia

  • Roca Martínez, Beltrán (2014). «Izquierda radical, sindicalismo y acción colectiva en Andalucía (1976-2012)». Cuadernos de Relaciones Laborales 32 (2): 439-468. ISSN 1131-8635

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.